Langabezia tasa %7,13koa izan da Euskadin eta %8,79koa Nafarroan, urteko bigarren hiruhilekoan
2023ko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko landun berrien kopurua 33.000 pertsonakoa izan da, 977.600 langilera iritsi arte; langabeen kopurua, berriz, 12.000 jaitsi da, eta tasa % 7,13n geratu da. Iazko ekitaldi bereko datuekin alderatuta, % 4,57 igo da okupazioa. Nafarroan, berriz, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) adierazten du okupazioa % 3,98 hazi dela. Autonomia erkidego guztietako enpleguaren hirugarren hazkunde garrantzitsuena da hori, termino erlatiboetan, eta puntu batean gainditzen du Estatuko batez bestekoa. Hala, langabezia tasa % 8,79koa da.
Ostegun honetan argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, Euskadin 75.000 pertsona daude langabezian, aurreko hiruhilekoan baino % 13,38 gutxiago. Langabezia tasa, berriz, 1,31 puntu jaitsi da, eta Espainiako Estatuko txikiena da.
Nafarroak, bestalde, 324.700 pertsonako biztanleria aktiboa du, lehen hiruhilekoan baino % 0,18 gehiago; horietatik 296.200 landunak dira, % 2,98 gehiago, eta 28.500 langabeak, aurreko hiruhilekoan baino % 27,39 gutxiago.
Urteko bigarren hiruhilekoan, 603.900 landun gehiago izan dira Estatu osoan, zerbitzuen sektorearen bultzadagatik, eta autonomia erkidego guztietan jaitsi da langabezia. Hala, 21.056.700 langileko maximo historikora iritsi da, eta 365.300 langabe gutxiago daude, guztira 2.762.500 pertsona.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.