INE-ren datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako BPG %0,4 hazi da bigarren hiruhilekoan, etxeetako kontsumoa berreskuratu ondoren

INEk argitaratutako datuen arabera, familien kontsumoak nabarmen egin du gora Espainiako Estatuan, ondasunen eta zerbitzuen esportazioek behera egin duten arren.
Behargin bat. Artxiboko argazkia: EFE
Behargin bat. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako ekonomiak % 0,4 egin du gora apiriletik ekainera, hamarren bat gutxiago lehen hiruhilekoko hazkundearekin alderatuta (% 0,5), familien kontsumoak igoera esanguratsua izan baitu, ondasunen eta zerbitzun esportazioek behera egin arren.

Hazkundea eskari nazionalean oinarritu da (kontsumoa eta inbertsioa), 1,9 puntu eman baitzituen; kanpo eskariak (esportazioak eta inportazioak), berriz, 1,5 puntu kendu zizkion lehen hiruhilekoko aurrerapen ekonomikoari, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako kontabilitate nazionaleko datuen arabera.

Lan egindako orduetan neurtutako ekonomiaren enpleguak % 1,3 egin zuen gora hiru hilean, lanaldi osoko lanpostu baliokideak hazi ziren tasa bera, azken urtean 546.000 igo baitira.

"Espainiako ekonomiak hazkunde sendoari eutsi dio urteko lehen seihilekoan (...), nahiz eta ekonomia moteltzeko eta interes tasak igotzeko testuinguru konplexua izan nazioartean", nabarmendu du Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak, hedabideei igorritako adierazpenetan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X