% 2,9 turista gehiago izan ziren EAEko hoteletan, uztailean
2023ko uztailean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel-establezimenduetako sarrerak % 2,9 igo dira, eta ostatu-gauak % 4,9, urtetik urterako ehunekoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 394.297 sarrerek 803.887 ostatu-gau ekarri dituzte.
Sarreren % 53,4 eta ostatu-gauen % 53,9 atzerritar jatorrikoak izan dira; hala bada, sarrerak % 10,7 igo dira, eta ostatu-gauak % 12,3.
Lurraldez lurralde, Araban, 58.425 sarrera eta 108.703 ostatu-gau erregistratu dira, iazko uztailean baino % 13,3 eta % 18,3 gehiago. Bizkaian, aldiz, sarrerak % 2,3 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 3,4. Guztira 178.324 sarrera eta 348.400 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 157.548 sarrera erregistratu dira 2023ko uztailean, 2022ko uztailean baino % 0,1 gehiago, eta 346.784 ostatu-gau, iazko hil berean baino % 2,9 gehiago.
Hiriburuz hiriburu, sarrera kopurua % 18,7 igo da Gasteizen, % 4,7 Donostian eta % 1,4 Bilbon. Era berean, iazko uztailarekin alderatuta, ostatu-gauak % 24,0 gehitu dira Gasteizen, % 4,3 Donostian eta % 3,3 Bilbon.
EAEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da 2023ko uztailean, iazko hil berean baino gehixeago, orduan 2,00 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat egun ematen dituzten.
Betetze-maila % 72,8 izan da uztailean, plazaka neurtuta, eta % 82,0, gelaka neurtuta. 2022ko uztailarekin alderatuta, igoerak ehuneko 0,8 eta 1,3 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Eguneko batez besteko tarifa edo ADRa 128,43 euro izan da ("logela bakarrik" erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua). Horrek esan nahi du % 8,6ko igoera izan dela iazko uztailaren aldean. ADRa 165,37 euro izan da Gipuzkoan, 105,33 euro Bizkaian eta 88,53 euro Araban. Hiriburuz hiriburu, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 208,64 euro izan da Donostian, 116,12 euro Bilbon eta 76,14 euro Gasteizen.
Hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 105,36 eurokoak izan dira 2023ko uztailean, iazko hil berean baino % 10,3 gehiago.
Ekitaldi asko egin dira EAEn 2023ko uztailean, eta eragin positiboa izan dute hotel-establezimenduen betetze-mailan. Hilaren lehen asteburuan Frantziako tourraren Grand Départ egin zen, eta, ostiraleko (ekainak 30), larunbateko eta igandeko (uztailak 1 eta 2) gauetan, atzerritar jatorriko ostatu-gauak 42.444 izan ziren. Hau da, hiru egun horietan erregistratutako ostatu-gauen % 61,3, edo, bestela esanda, hil osoan baino 7,4 puntu gehiago ehunekotan. Bizkaian, 30.064 ostatu-gauetatik % 65,4 atzerritar jatorrikoak izan ziren; Gipuzkoan, berriz, 18.307 ostatu-gau izan ziren, hau da, % 62,5. Araban, aldiz, gehiago izan ziren jatorri nazionaleko ostatu-gauak, 9.880 ostatu-gau guztien % 54,8. Gelen betetze-maila % 83,3 izan zen Euskal AEn, % 80,8 Bizkaian (% 83,9 Bilbon), % 84,2 Gipuzkoan (% 87,9 Donostian) eta % 88,9 Araban (% 91,7 Gasteizen).
Uztailaren 7an, 8an eta 9an, Bilbao BBK Live jaialdian, gelen betetze-maila % 83,0 izan zen Bilbon, hil osoan erregistratutakoa baino puntu erdi gehiago ehunekotan.
Gasteizen, hotel-establezimenduetako gelen betetze-maila % 89,1era iritsi zen uztailaren 15eko eta 16ko gauetan, Ironman Vitoria-Gasteiz egin zen asteburuan hain zuzen, hil osoan baino ia 5 puntu gehiago ehunekotan.
Bestalde, Donostiako Jazzaldia egin zen bost egunetan (uztailaren 21etik 25era), gelen betetze-maila % 90,8 izan zen, hil osoan bezalaxe. Hil horretan ia 220.000 ostatu-gau izan ziren hiriko hotel-establezimenduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte datorren asteko trenbideen sektoreko grebari begira
Trenbideko sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta makinisten Semaf) datorren asterako deitutako grebari eutsiko diote, otsailaren 9tik 11ra.
Metal Groupek enpresa-batzordeekin eta administratzailearekin aztertuko du konkurtsoaren eta lantegien itxieraren ondorengo egoera
COOOko iturriek adierazi dutenez, egoera zaila da eta, era berean, zaila da lantegien jarraitutasuna bermatuko lukeen erosle bat aurkitzea.
Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin
Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".
Adegi: "Absentismoak gizarte osoaren kezka izan beharko luke, ez bakarrik enpresariena"
Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusiak positibotzat jo du Cebekek gai horretan neurriak hartzeko eskatu izana. "Eragile guztiok partekatu beharko genuke diagnostikoa, eta neurriak jarri beharko genituzke hori murriztu ahal izateko", gaineratu du.
Donostia da hiribururik garestiena: 6.107 euro metro karratuko
Donostia da, alde handiarekin, hiribururik garestiena, Madril, Bartzelona, Palma eta Bilboren aurretik, baina Gasteiz eta Iruñea ere Estatuko 10 hiri garestienen artean daude.
Enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatu du Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak, "borrokari" bidea irekita
Mikel Jauregi Industria sailburuak esan du otsailaren 13an Tubos Reunidoseko enpresa batzordearekin egingo duten bileran konponbideak bilatzen saiatuko direla, besteak beste, enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioak "txikitzeko".
Miren Arzalluzek "oso positibotzat" jo du Euskadin zerga turistikoa ezartzea
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiaren arabera, bisitarien eta egoiliarren arteko "bizikidetza" sustatzeko baliagarria izango da. Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan duenez, "zerga turistikoa ez da zerbait berria", XIX. mendean indarrean baitzegoen Biarritzen.
Mercedes-Benzek bere ekoizpena etengo du bihar, Leonardo ekaitzak eragindako hornidura faltagatik
Enpresak azaldu duenez, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazten ari dira denboralearen ondorioz. Horregatik, larunbat goizeko txandan jarduera etetea erabaki du.
Baso-langile bat hil da Zornotzan, zuhaitz batek kolpatuta
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta, osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Honela banatzen da ostatu turistikoaren eskaintza Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroaren azken datuaren arabera, gaur egun 88.604 turismo-plaza daude, ia erdia Bizkaian. EAEko 19 udalerritan 750 ostatu-plaza baino gehiago daude.