Erkoreka Ertzaintzako sindikatuekin bilduko da laster
Josu Erkoreka lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailburuak ErNe, Esan eta S.I.P.E. Ertzaintzako sindikatuekin laster bilera bat egitea onartu du, lan-gatazka konpontzeko ahalegina egite aldera.
Ertzaintzan ordezkaritza duten lau sindikatuetako hiruk (ErNe, Esan eta S.I.P.E.) egindako eskaera onartu du horrela Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak.
Hiru sindikatuek iragan abuztuan eskatu zuten Erkorekarekin biltzea, kalean "Ertzaintzaren aurkako erasoak ugaritzen" ari direla eta.
Ertzainen ordezkari horien arabera, "aginte printzipioaren galera" dago azkenaldian, eta horrek "zaildu" egin du ertzainen lana. "Segurtasun Sailak horri erantzun politiko bat" eman beharko liokeela iritzi diote.
"Era berean, Ertzaintzaren bestelako behar orokorragoak ere jorratu nahiko genituzke batzar horretan, tartean plantilla zabaltzea, agenteak trebatzea, lan egiteko materiala eta lan-baldintzak", gaineratu zuten eskaeran.
Ertzaintzaren lan baldintzak negoziatzeko eratutako mahaia, "125 Mahaia" deitutakoa, uztailaren hasieran bildu zen azkeneko aldiz, baina mahaitik altxatu eta mobilizazioekin eta protestekin jarraitzea erabaki zuten bertan sindikatuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Jose Antonio Jainagak sektore bereko enpresen arteko fusioak defendatu ditu
Trenen sektorean Talgo eta CAFek bat egitearen aldeko ideia iradoki du eta formula horrek siderurgiarako berdin balio dezakeela uste du. Kostuak gutxitzea da fusio horiek egiteko arrazoi nagusia bere ustez.
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute asteartetik ostegunera, eskola-jantokietako lan-baldintza duinen alde
Sindikatuek salatu dute hitzarmen kolektiboa blokeatuta dagoela eta Eusko Jaurlaritzak ez duela araudia aldatzeko borondaterik.
Tubos Reunidosek bere eskaintza hobetu du: 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko, borondatezko kaleratzeentzat
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa batzordeek euren jarrerari eutsi diote eta enplegu erregulazio espedientea erretiratzeko eskatu dute. Kaleratzeen baldintzak ez dituztela negoziatuko esan dute.
Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"
Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".
Talgok inbertsio "handiak" egingo ditu 2027ra bitarte, eta 200 lanpostu sortuko ditu Arabako lantegian
Hala iragarri du Jose Antonio Jainaga konpainiaren presidenteak astelehen honetan. Asmoa da Ribabellosako lantegia indartzea, eta horretarako kontratazioak egingo dituela iragarri du. Erronka berrien artean, berriz, abiadura handiko trenean jarri du azpimarra.
Petronorren instalazioak jarduerari ekin dio berriro, elektrizitate-horniduraren etenaldiaren ostean
"Tximiniek ke beltza bota dezakete batzuetan, baina ez dago kezkatzeko arrazoirik, zuzen funtzionatzen ari direla eta beraien funtzioa betetzen dutela frogatzen du horrek, hain zuzen ere", nabarmendu du konpainiak.
Petronorren Muskizko findegiko unitate guztiak geratu dituzte hornidura elektrikorik ez dagoelako
17:15ean segurtasun-neurri guztiak aktibatu dira automatikoki, eta ke beltza atera da hiru tximinietatik.
Beste greba egun bat Tubos Reunidosen, espedientea negoziatzeko batzarrarekin bat eginez
Langileek 24 orduko geldialdia egingo dute astelehenean zuzendaritzari presioa egin eta enplegu-erregulazioko espedientearen baldintzak hobetze aldera.
Pentsiodunek ez dute trukerako txanpona izan nahi: "Ez dezatela pentsioekin jolastu"
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pertsona bildu dira Bilbon eta Donostian egin diren manifestazioetan. Kolektiboak berriro eskatu du gutxieneko pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea, bereziki emakume pentsiodunak "duintasunez bizi daitezen eta hilaren amaierara irits daitezen".
Mercosurren eta EBren arteko akordioaren kontra egin dute ehunka lagunek Gasteizen
Lehen sektoreko kideek, traktore eta guzti, manifestazioa egin dute larunbat honetan Gasteizen, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka eta Euskal Herriaren elikadura-subiranotasunaren alde. Araba Bizirik, Ataca, Bionekazaritza eta UAGA elkarteek deitutako protestan, itun horrek elikagaien osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko dituela salatu dute, "Europan debekatuta dauden pestizida, transgeniko eta osasunerako kaltegarriak diren hormonak erabiltzen dituzten multinazionalei ateak are gehiago irekitzen dizkielako".