Langabezia tasa % 8,32koa izan da EAEn hirugarren hiruhilekoan, eta % 9,29koa Nafarroan
Hego Euskal Herrian, 15.500 pertsona gehiago daude lanik gabe aurreko hiruhilekoarekin alderatuta: 13.400 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 2.100 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera. Langabezia tasa % 8,32koa izan da EAEn, eta hortik gorakoa, % 9,29koa, Foru Erkidegoan, hurrenez hurren, 1,19 puntu eta 0,5 puntu gora eginda.
Iraila amaitzerako, 119.100 pertsona zeuden langabezian Hego Euskal Herrian —88.500 EAEn eta 30.600 Nafarroan—, hots, hurrenez hurren, aurreko hilabetean baino % 17,88 eta % 7,24 gehiago.
2022ko hirugarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta ere, langabeen kopuruak gora egin du. Izan ere, EAEn 1.700 pertsona gehiago zenbatu baitituzte lanik gabe (% 2,01) eta beste 1.700 gehiago Nafarroan (% 5,91).
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak du tasa baxuena (% 7,87); Gipuzkoa dago bigarren (% 8,67), eta Araba hirugarren (% 9,15).
Era berean, behera egin du okupatutako pertsonen kopuruak bai EAEn (2.800 gutxiago) eta baita Nafarroan ere (2.800 gutxiago). Guztira, okupatutako pertsona kopurua honakoa da: 974.800 EAEn eta 299.000 Nafarroan.
Espainiako Estatuan ere, gora egin du langabeen kopuruak (92.700 gehiago), baina hiru milioi langabeen langatik behera eutsi dio (2.850.000). Era berean, okupatutako pertsonen kopuruak marka berria ezarri du eta 21.260.000 pertsonara iritsi da. Estatuko langabezia tasa % 11,84koa da.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.