Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko BPG eta enplegua % 1,6 hazi ziren aurreko udan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, soilik % 0,2ko hazkundea izan zuen BPGk, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat.
Jendea kalean. Argazkia: EITB
Jendea kalean. Argazkia: EITB

EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,6 hazi zen aurreko udan, iazko datuen aldean, eta portzentaje berean egin zuen gora enpleguak, 15.326 lanpostu gehiagorekin.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak urrian aurreratutako datuak baieztatu egin dira, beraz, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak esperotako datu makroekonomikoetan baino hamarren bat gutxiagoko hazkundea izan.

Hazkundeak agerian uzten du BPG egonkortu egin dela azken sei hiruhilekoetan mantsotzea izan ostean. Izan ere, 2022ko urte hasieran urte arteko hazkundea % 7,2koa zen, eta % 1,5ekoa aurreko hiruhilekoan.

Gainera, BPG % 0,2 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat, bereziki industriak % 2,4ko beheraldia izan duelako.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X