Bilbobuseko langileen ordezkariek San Tomaseko greba mantendu eta 30 lanuzte gehiago deitu dituzte
Bilbobuseko beharginek 24 orduko grebari eutsiko diote San Tomas egunean, eta 30 lanuzte gehiago deitu dituzte abenduaren 22tik maiatzaren 29ra, tartean 24 orduko sei greba egun.
UGTk ohar batean azaldu duenez, akordio "urraketen eta eskubideak galtzearen" aurrean, eta "horiek ezagutzen dituen Udalaren isiltasun konplizearen aurrean, ez baititu inoiz gure aldarrikapenak entzun nahi izan", eta hitzarmena ez delako eguneratu, langileek mobilizazioak areagotzea erabaki zuten asteazkenean, batzarrean.
Horrela, 30 lanuzte gehiago deituko dituzte abenduaren 22tik maiatzaren 29ra, tartean 24 orduko sei greba egun (abenduaren 29an, urtarrilaren 18an, otsailaren 5ean, martxoaren 21ean, apirilaren 8an eta maiatzaren 29an).
UGTk azpimarratu duenez, deialdia ez da itxia, epe horretan bertan beste lanuzte batzuk deitu ditzakete, negoziazioan "aurrerapauso esanguratsurik" emango ez balitz.
Zehazki, abenduan, hilaren 22an, lanuztea 4 ordukoa izango da, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Abenduaren 29an 24 ordukoa izango da.
Urtarrilaren 5ean 4 ordukoa izango da, 8:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 20:30era; 8an, berriz, 07:30etik 11:30era eta 16:00etatik 20:00etara; eta 16an, 07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Hilaren 18an, 24 orduko greba egingo dute beharginek, eta 22an, lau orduko lanuzteetara itzuliko dira, 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era. 31ean 08:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 20:30era etengo dute zerbitzua.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.