Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diazek bilerara deitu ditu sindikatuak langabeziako sorospena negoziatzeko eta gutxieneko soldata igotzeko

Kongresuak dekretua atzera bota ostean, Lan ministroak iragarri du Eztabaida Sozialerako Mahaia deituko duela erreforma agente sozialekin negoziatzeko. Horrez gain, gutxieneko soldataren igoera, % 4-5-ekoa, adostu nahi du sindikatuekin, CEOE patronala akordiotik kanpo geratu baita.
Diaz, gaur Namurren (Belgica).
Diaz, gaur Namurren (Belgica). EFE

Diputatuen Kongresuak langabeziako sorospena erreformatu behar zuen dekretua bertan behera utzi ostean, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak iragarri du erreforma agente sozialekin negoziatuko duela, eta horretarako bilerara deitu ditu biharko. Batzarrean, orobat, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera ere adostu nahi du Lan Ministerioak. 

"Ostiral honetan gutxieneko soldataren igoera itxiko dugu Eztabaida Sozialerako Mahaian, eta akordioa gauzatuta, agente sozialak berehala deituko ditugu (langabeziako sorospenaren) erreforma denboraz negoziatzeko, oso positiboa baita gure herrialdearentzat", adierazi du Namurren (Belgika), EBko Lan eta Politika Sozialeko ministroen bilera batean dela. 

Lanbide arteko gutxieneko soldatari dagokionez, Lan Ministerioak % 4ko igoera proposatu die aldeei, eta sindikatuek % 5ekoa. CEOE patronalak iragarria du akordiotik kanpo geratuko dela. Diaz bi aldeekin bildu zen astelehenean, baina antzua izan zen batzarra. Are gehiago, Lorenzo Amor CEOEko presidenteordeak batzarraren ondotik iragarri zuenez, patronala "ez da akordiora bilduko", eta Gobernua "xantaia" egiten ari dela salatu zuen. 

"Eztabaida Sozialerako Mahaiaren hurrengo bilerara joango gara, baina emaitza baduzue. Guk ez dugu xantaiarik onartuko. Eztabaida sozialean mehatxuek eta xantaiek ez dute lekurik", azaldu zuen. 

Langabeziarako sorospenaren erreforma, mahai gainean

Langabeziako sorospenaren erreformari dagokionez, Lan ministroak gogorarazi du Eztabaida Sozialerako Mahaian eztabaidatu ezinda utzi zutela, exekutiboak abenduaren 31a baino lehen onartu behar zuelako (Europako Generation Next funtsen laugarren zatia, 10.000 milioi euro, kobratu ahal izateko). 

"Orain bai, Eztabaida Sozialerako Mahaian aztertuko eta negoziatuko dugu", aldarrikatu du.

Atzoko bozketan Podemosek izan zuen jarreraz galdetuta, Diazek salatu du koalizio moreak langileak "kolpatu" dituela, "PP eta Vox lagun hartuta": 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X