Markak hautsi dituzte EAEko aireportuek 2023an: 7,1 milioi bidaiari, aurreko urtean baino % 27 gehiago
Bidaiari eta hegaldi kopuruetan markak hautsi dituzte EAEko aireportuek 2023an. Hala, iazkoa izan zen historian bidaiari gehien erregistratu dituen urtea Donostiako Aireportuan, 482.662 bidaiarirekin (2022an baino % 25,8 gehiago). Bilboko Aireportuak, berriz, 6,3 milioi bidaiari hartu zituen (% 23,5 gehiago), eta Gasteizkoak, 309.929 (% 31,7 gehiago).
Operazio kopuruari dagokionez ere, inoizko daturik onenak bildu ziren, Aenak gaur zabaldutako datuen arabera. Gipuzkoako aireportuan 6.155 lurreratze eta aireratze izan ziren (2022an baino % 10,4 gehiago), Bizkaikoan, 51.448 ( % 14), eta Arabakoan, 14. 185 ( % 6,3). Hegaldi motari dagokionez, Estatu mailakoek zein nazioartekoek, denek izan dute "igoera nabarmena".
Maurici Lucena Aenako presidente eta kontseilari delegatuak agiri batean azpimarratu du "aireko garraioan errekor kopuru horiek ezinbestekoak" direla, "Espainiaren garapen ekonomiko eta sozialerako".
Estatu espainiarreko aireportuei erreparatuta ere markak hautsi ziren: 283,2 milioi bidaiari zenbatu ziren 2023an, eta pandemia aurretik ezarritako errekorra (275 milioi bidaiari) gainditzea lortu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako