Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 17,6 hipoteka gutxiago izenpetu ziren azaroan EAEn; Nafarroan % 12,7koa izan zen jaitsiera

Espainiako Estatuan ere beheranzko joera da nagusi, eta batez besteko jaitsiera % 19,1ekoa da.
Gizon bat, Kutxabanken hipoteka iragartzen duen kartelaren aurretik igarotzen.
2022ko azaroarekin alderatuta, hipoteka gutxiago sinatu ziren iazko epe berean.

2022ko azaroarekin alderatuta, % 17,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren 2023ko hilabete horretan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Nafarroan ere behera egin zuen kopuruak, baina jaitsiera apalagoa, % 12,7koa, izan zen, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur emandako behin-behineko datuaren arabera. 

Zehazki, EAEn 1.555 etxebizitza mailegu sinatu ziren, eta 345, Nafarroan. 

Espainiako Estatuan ere behera egin du sinatutako hipoteka kopuruak, % - 19,1, hain zuzen ere. Bi salbuespen baino ez daude: Gaztela-Mantxa eta Kantabria ( % 40,9 eta % 8 egin du gora, hurrenez hurren). Hala, 10. hilabetez jarraian tasa negatiboa izan dute zifrok, azaroko jaitsiera urrikoa (% - 22,3) baino txikiagoa izan da, nolanahi ere. 

Kontrara, Europako Banku Zentralak inflazioari aurre egiteko politikak eraginda, batez besteko interes tasak gora egin zuen, % 3,27an kokatuta.

Horrekin lotuta, interes finkoko maileguak izan ziren oraindik nagusi (hipoteka guztien % 53,2). Interes aldakorreko hipotekak guztizkoaren % 46,8 izan ziren. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X