EB-ko Auzitegiaren epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hipoteka gastuen erreklamazioak ez dira preskribatu, EKA kontsumitzaileen elkartearen iritziz

EAEko elkarteak uste du Europar Batasuneko Auzitegiaren erabakia "oso garrantzitsua" dela, besteak beste, ezarri duelako 10 urteko preskripzio-epea ez dela fakturak ordaindu zirenetik kontatzen hasten.
Hipoteka baten sinadura.
Erreklamatzen jarraitzeko deia egin du EKAk. EITB Media

EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkartearen ustez, Europar Batasuneko Auzitegiak hipoteka gastuen inguruan eman duen epaia "oso garrantzitsua" da, eta gastuok itzultzeko kontsumitzaileek duten eskubidea aitortzeko "lehen pauso" gisa hartu behar dela nabarmendu du. 

Epaia "zuhurtziaz" hartu behar dela uste badute ere, lehen interpretazioaren arabera, ezein erreklamazio ez da preskribatu. Izan ere, ebazpenak iradoki du preskribatze epea klausulak bidegabeak jo ziren unetik (Gorenaren epaia 2019ko urtarrilekoa da) hasi behar dela zenbatzen. Hori horrela, kontsumitzaileei erreklamatzen jarraitzeko deia egin die elkarteak. 

Gorenari eta Bartzelonako Lurralde Auzitegiak egindako eskaerei erantzunez, EBko Justizia Auzitegiak hipoteka gastuak erreklamatzeko gehienezko epea zein zen zehaztea espero zen gaur, baina azkenean ez du halakorik egin. Honakoa esatera mugatu da: gastuak erreklamatzeko Espainiako jurisprudentziak ezarritako epea (10 urtekoa) ez dator bat Europako Zuzenbidearekin. Auzitegi europarraren ustez, bezeroari "nahikoa denbora" eman behar zaio dituen eskubideak ezagutu eta erreklamazioa aurkezteko. 

EKAk zehaztu duenez, EBko Auzitegiak ez die Auzitegi Gorenak aurkeztutako arazo prejudizialei erantzun, eta Bartzelonako Lurralde Auzitegiak egindakoen inguruan ebatzi du. 

Euskal kontsumitzaileen elkartearen arabera, epaiak bi ondorio "oso garrantzitsu" mahaigaineratu ditu. Batetik, preskribatze-epea ez da hasten gastuen fakturak ordaintzen direnean. Bestetik, gai horren inguruan jurisprudentzia egotea ezin dela frogatzat hartu kontsumitzaileak klausula horien abusuzko izaeraren eta ondorio juridikoen berri baduela argudiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X