Beherantz doa euriborra: Erdi mailako hipoteka baten kuota urrian baino 47 euro merkeagoa da orain
2023a urte txarra izan da Euribor indizean oinarritutako maileguak ordaindu behar dituztenentzat. Europako Banku Zentralak ezartzen dituen interes tipoei jarraiki, gora eta gora egin zuen, harik eta urrian % 4,16ko maila hartu zuen arte. Aspaldiko urteetan horrelakorik ikusi gabe geunden, 2008tik hain zuzen ere.
Urritik gaur arte, ordea, beheranzko bideari ekin dio. Azaroan % 4ko muga horren gainetik gelditu zen justu justuan (% 4,022). Abenduan, berriz, azken 14 urteetan hilabete bakarrean egindako jaitsierarik nabarmenena egin zuen eta % 3,679an itxi zuen urtea. Urtarrileko batezbesteko datua ere, koxka bat beheraxeago kokatu da, % 3,614an.
2022ko udaberrian hartu zuen goranzko joera maileguen kuotak kalkulatzeko indizeak. 2016tik ordura arte negatiboan egon zen, baina 2021ean inflazioa hazten hasi zen eta Ukrainako Gerrak egoera okerragotu egin zuen 2022ko martxoan. Harrez gero, hipotekak asko garestitu dira.
Jaisten hasi den arren, orain etxebizitza-mailegua edo tasa aldakorra daukan beste maileguren bat berrikustea egokitzen zaien horiek 2023ko urtarrilean baino garestiago ordainduko dute kuota – orduan % 3,337an baitzegoen-. Hala ere, urrian baino merkeagoa izango da.
25 urtetan itzultzeko eta % 1eko diferentziala duen 150.000 euroko erdi-mailako hipoteka bat adibide hartu dugu. 2023ko urtarrilean berrikuspena eginda, 819,93 euroko kuota ordaindu beharko litzateke. 2023ko urrian berrikusita, kuota 890,92 eurokoa zen. Aldiz, orain berrikusiko bagenu, 843,66 eurokoa izango litzateke, urrian baino 47 euro merkeagoa.
EBZk ezartzen dituen interes tipoekin lotuta dago euriborraren maila. Inflazioa % 2aren azpitik mantentzeko borroka horretan tasak igotzen joan da eta urritik % 4,50an mantendu ditu. Udazkenean iragarri zuten 2024an tasa horiek jaisteko aukera egon zitekeela, baina Ekialde Hurbileko gatazkak sortutako ezinegonak prezioak nahi baino altuago mantentzen ditu - % 2,9an gelditu zen abenduan eurogunean- eta Pedro de Guindosek, EBZko zuzendariordeak, interes tipoen jaitsierak ez duela "egutegirik" esan berri du.
Hala ere, euriborra, apurka bada ere, ari da behera egiten. Abenduko jaitsieraren ondoren, urtarrilean % 3,6aren bueltan ibili da eta eguneroko tasa % 3,550etik behera ere egon da egun batzuetan, 2023ko otsailetik izan duen mailarik baxuenean.
Adituen ustez, ekonomiak ezusteko handirik ematen ez badu, 2024an jaisten jarraituko du eta maileguak dituztenetako askori arnasaldi bat emango dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.