Txartela gero eta gehiago erabiltzen dugun arren, eskudirutan ordaintzea nahiago dugu oraindik
Herritarren % 60k baino gehiagok eskudiruarekin ordaintzen jarraitzen du, Espainiako Bankuak emandako datuen arabera. Adin-maila guztietan lehen aukera izaten jarraitzen du, baina batez ere 55 urtetik gorakoentzat.
Bigarren tokian txartel bidezko ordainketa dago, eta, oso atzetik, beste aukera batzuk, hala nola mugikorraren bidezko ordainketa, transferentziak edo banku-txekeak.
25 eta 54 urte bitarteko pertsonek txartela erabiltzen dute gehienetan ordainketak egiteko, baina adin-tarte horietan ere eskudirua da gehien erabiltzen den ordaintzeko modua.
Hala ere, 2013, 2016 eta 2019an egindako ikerketekin alderatuta, eskudiruaren erabilera gutxinaka jaisten ari da, eta txartelaren edo telefono mugikorraren bidezko ordainketa-sistemak (Bizum, wallets, Paypal edo Apple Pay, besteak beste) igotzen ari dira.
Datafono kopurua hirukoiztu egin da
Bestalde, txartelek eta mugikorrek ordainketa-sistema gisa izan duten gorakadaren ondorioz, ordaintzeko terminalen kopurua hirukoiztu egin da azken bi hamarkadetan, Espainiako Bankuaren arabera.
Horrela, 2000. urtean Espainiako Estatuan 802.698 datafono zeuden, eta orain, berriz, 2.361.832. Terminal horien hazkundea gehiago nabaritu da azken zortzi urteetan.
Bestalde, Espainiako Estatuko kutxazainen kopuruaren bilakaerak atzerakada nabarmena izan du. Izan ere, kopuru hori 2000. urteko mailara itzuli da.
Hala, urte hartan, 44.851 kutxazain zeuden Espainiar Estatuan, eta kopuru hori 2006an iritsi zen gorenera, 58 454 kutxazain zenbatu baitziren urte horretan. 2014an terminal horien beherakada hasi zen, eta 2022an zifra are gehiago jaitsi zen, 45 233 kutxazainetara iritsi arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Cebeken ustez, greba mugagabea "ez da irtenbidea" eta Tubos Reunidosentzat "akabera" izango litzateke
Cebekeko presidente Guillermo Bucesek gogorarazi duenez, Bizkaiko patronalak ohartarazi zuen enpresa horrek "bere ekoizpenaren zati oso handi bat Amerikako merkatura bideratuta duela, % 45 edo % 50 inguru", eta "merkatu hori, % 50eko muga-zerga ezartzeagatik, bat-batean desagertzen bazaizu, zure bideragarritasuna kolokan jartzen duen arazo larri bat duzu".
LABek greba deitu du EAEko eskola publikoetako jantokietan otsailaren 24, 25 eta 26an
Sindikatuak salatu duenez, hitzarmena blokeatuta dago, dagoeneko itundutako soldata-igoerak ez dira ordaindu, eta ratioetan, funtzioetan eta lanaldietan ez da aurrerapausorik eman. Egoera hori jasanezina da sindikatuaren arabera, eta zerbitzuaren kalitateari zuzenean eragiten dio.
Tubos Reunidoseko langileek batzarra egingo dute arratsaldean, hurrengo zer pauso eman erabakitzeko
Goizean langileen batzordea osatzen duten ordezkariek bilera egingo dute, arratsaldeko batzarra prestatzeko. Zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) eta Amurrioko altzairutegia ixteko asmoa agertu die langileei.
Trenbideen sektorean gutxiengoa duten sindikatuek grebari eutsi diote eta gutxieneko zerbitzuak mantentzen dira
CGT, SF-Intersindical eta Alferro sindikatuek asteazkenera arte eutsi diote grebari. Semaf, CCOO eta UGT sindikatu nagusiek, bere aldetik, greba deialdia bertan behera utzi dute Garraio Ministerioarekin segurtasunean inbertsio handiak egiteko akordioa sinatu ondoren.
Albiste izango dira: Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen, Athletic eta Realaren arteko Kopako finalerdiak zuzenean EITBn, eta 'Karmele' Primeran plataforman
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Erakundeek kezka azaldu dute Tubos Reunidosen egoerarekin eta etorkizuneko proiektua galdegin
Besteak beste, Mikel Jauregi eta Mikel Torres sailburuak, Jaurlaritzaren izenean; Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak, Ainara Basurko Bizkaiko Sustapen Ekonomikorako foru diputatuak eta Amurrioko alkateak erantzun diote zuzendaritzaren proposamenari.
Sindikatuen ustez, "kolpe gogorra" izan da Tubos Reunidosek proposatutako LEEa, eta azpimarratu dute grebaren jarraipena "erabatekoa" izan dela
Langileen batzordearen presidente Andres Garciaren iritziz, "itxiera itxura duen espedientea" proposatu diete. Astearte honetan langileen batzarra egingo dutela iragarri du, hurrengo egunei begira "hartu beharreko erabakiei" buruz hitz egiteko.
Mikel Jauregi sailburuak inbertsio publiko-pribatuaren alde egin du Tubos Reunidosen iraupena bermatzeko
Enpresak daukan zorrarekin kezkatuta agertu da Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua. Halaber, azpimarratu du enpresaren iraupena bermatu ahal izateko zorra berregituratu egin behar dela.
Sindikatu nagusiek bertan behera utzi dute biharko deitutako tren greba
Deialdiak enpresa publiko eta pribatuetako 34.000 langileri eragiten zien, eta bertan behera geratu da, elkarrizketan zer aurrerapauso emango den zain.
Tubos Reunidosek Amurrioko eta Trapagaraneko lantegietako 301 langile kaleratzea proposatu du
Enpresak bideragarritasun-plan bat aurkeztu dio langileen batzordeari, tartean Amurrioko altzairugintzaren jarduera etetea, langileak kaleratzea eta zorra berregituratzea barne, industria-proiektuaren jarraipena bermatzeko.