SARETZEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sukurtsalen % 80 bost banketxeren eskuetan dago Hego Euskal Herrian

2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.
Eitb Media
Eitb Media

2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.

Horrez gain, gaur egun hamar sukurtsaletik zortzi bost entitateren esku daude: Caixabank, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Laboral Kutxa eta BBVA. Zehazki, sukurtsalen % 80,8 bost erakunde horien esku dago, eta datu hori % 71,1ekoa zen 2015ean.

Hala, Caixabankek Hego Euskal Herriko banku-bulegoen % 20,5 ditu, Kutxabankek % 19,58, Nafarroako Rural Kutxak % 16,6, Laboralek % 14,92 eta BBVAk % 9,17.

Kutxanbank da portzentaje handiena duena Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; Caixabank, berriz, Nafarroako sukurtsalik ohikoena da.

2015 eta 2023 artean, Banco Popular, Bankoa edo Bankia bezalako bankuak desagertu egin dira gure kaleetatik, nahiz eta besteren bat, Unicaja edo Singular Bank adibidez, berriak izan.

Baina gure herrietan presentzia duten bankuen kopurua nabarmen murriztu izanaren arrazoietako bat azken urteetako bat-egite ugariak izan dira.

Grafiko honetan mugimendu horiek guztiak jasotzen dira, 2007tik gaur arte:

Eitb Media Eitb Media

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X