Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 11,7 eta % 22,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren urtarrilean, EAEn eta Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, % 10,3 hipoteka gutxiago sinatu ziren 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
Etxebizitza eraikinak, Bilbon
Etxebizitza eraikinak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopuruak % 11,7 egin du behera urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), guztira 1.555 sinatu baitira, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako informazioaren arabera. Nafarroan jaitsiera handiagoa izan da, % 22,6koa, hain zuzen ere (374 operazio, guztira).

Hala ere, abenduko datuekin alderatuta, % 21,39 hipoteka-kontratu gehiago sinatu dira EAEn.

Guztira, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta 234,82 milioi euro utzi dira maileguan, eta 46,95, berriz, Nafarroan.

Espainiako Estatuan, 33.128 mailegu sinatu dira urtarrilean, hau da, % 10,3 gutxiago sinatu dira urtebetean. Hala ere, aurreko hilabetearen alderatuta % 32,9ko igoera izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X