Hilabetean 4.000 gaztek baino gehiagok eskatu dute emantzipatzeko 300 euroko dirulaguntza
Hilabete batean 25 eta 29 urte bitarteko 4371 pertsonak eskatu dute gazteen emantzipazioa bultzatzeko Emantzipa programako dirulaguntza berria. Gazteen emantzipazioa errazteko, hilean 300 euroko laguntza ematen hasi zen joan den hilean Eusko Jaurlaritza, horretarako baldintzak betetzen zituztenei.
Gaurko Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eman ditu ekimenak orain arte utzitako datuak. Esan duenez, eskatzaileen % 52,2 Bizkaikoak dira, % 33,7 Gipuzkoakoak eta % 14,1 Arabakoak. Horietatik guztietatik, % 60,9 emakumezkoak dira, eta % 39,1 gizonezkoak.
Fernandezek zehaztu du eskaera aurkeztu dutenen % 71,9 alokairuan emantzipatu direla edo emantzipatuko direla, eta gainerako % 28,1 erositako etxebizitza batean.
Zenbakiok kontuan hartuta, lortutako erantzuna "oso positiboa" izaten ari dela nabarmendu du Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak, eta gehitu du "egindako aurreikuspenekin bat" datozela.
Emantzipa laguntza beste prestazio batzuekin bateragarria da; hala ere, gazte eskatzaileen % 60,9k ez dute beste laguntzarik jasotzen emantzipatzeko. Beste laguntza batzuen onuradunen artean, alokairuan emantzipatzen diren pertsonen % 47,5 Gaztelagun programaren onuradun ere badira.
Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Emantzipa laguntzaren orain arteko eskatzaileek batez beste 19.000 euroko diru-sarrerak dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.