2023ko errenta-aitorpenaren proposamenak gaurtik onar daitezke Araban eta Gipuzkoan
Martxan dira Araban eta Gipuzkoan 2023ko Errenta kanpainak, eta bi lurraldeetako zergadunek onartu edo aldatu ahal dituzte jada, autolikidazio proposamenak bidalita baitaude.
Araban aitorpena egin behar duten 193.000 pertsonen % 77k autolikidazio proposamena eginda jasoko dute, eta 10etik 7ri dirua itzuliko die Ogasunak; batez beste, 1.220 euro. Aurreko urteotan bezala, behin proposamena jasota (apirilaren 8tik aurrera), zergadunak onartu edo aldatzeko aukera izango du. Onartuz gero, dirua jasotzea egokituz gero, 48 orduko epean jasoko du dagokion diru kopurua.
Proposamenik jaso ez dutenek aitorpena Internet bidez egiteko aukera dute gaurtik, Zergabidearen atarian, eta aurrez aurre egitea nahiago duenak apirilaren 16tik aurrera egin beharko du, Ogasunaren bulegoetan.
Arabako Foru Ogasunak 159,2 milioi euro itzuliko dizkie zergadunei 2023ko errenta-aitorpenaren kanpainan, eta 119,2 milioi biltzea aurreikusi du. Hala, jasotakoaren eta itzulitakoaren arteko aldea 40 milioi eurokoa izango da, iaz baino 15 milioi gehiago.
Gipuzkoan ere, 275.900 zergadunek (iaz baino 6.556 gehiago, % 2,4) Gipuzkoako Foru Aldundiak bidali dien autolikidazio proposamena onartu edo aldatzeko aukera dute gaurtik; horietatik, 195.050 zergadunek dirua bueltan jasoko dute, eta 80.850ek, berriz, ordaindu egin beharko dute.
Uztailaren 1ean amaituko da Gipuzkoan Errenta Aitorpenaren kanpaina. Apirilaren 11tik aurrera, errenta telematikoa hasiko da, Zergabidea plataformaren bidez. Errenta mekanizatua egiteko epea apirilaren 16tik ekainaren 7ra izango da, eta aurrez aurreko hitzordua apirilaren 12tik aurrera eskatu ahalko da.
Gipuzkoako Ogasunak 358 milioi euro itzuliko ditu aurten errenta-aitorpenaren kanpainan, eta 305 milioi euro jasotzea aurreikusten du; hortaz, ia 53 milioiko saldoa izango da zergadunen mesedetan. 415.000 errenta-aitorpen jasotzea espero du, aurreko urtean baino 15.000 gehiago.
Pentsiodunak
Araban, Auzitegi Gorenaren 20/2024 ebazpenaren araberako murrizketak ezarrita, aurtengo kanpainan, 1978 baino lehen lan mutualitateetan kotizatu zuten 30.000 bat pentsiodunei kalkulatu diete euren errenta proposamena, azken ebazpen hori ere kontuan hartuta.
Gipuzkoan ere, Ogasunak azken 35 urteak hartuko ditu kontuan 1979 baino lehen mutualitate batean kotizatu zutenei dagokien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren murrizketa kalkulatzeko, 2024an Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ondotik. Hala, gutxi gorabehera 40 milioi euro itzuliko zaizkie orotara 100.000 pentsiodun gipuzkoarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.