BBVAren irabaziak % 19,1 hazi ziren lehen hiruhilekoan, banketxeen zerga berezia gorabehera
BBVAk 2.200 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2024ko lehenengo hiru hilabeteetan, iazko epe berean baino % 19,1 gehiago, bankuak gaur jakinarazi duenez.
Etekinen gorakada nabarmena izan da nahiz eta lehenengo hiruhilekoan erregistratu duen bankuak banketxeei ezarritako zerga bereziaren zenbatekoa, 285 milioi euro hain zuzen ere.
Banketxeak lortutako diru-sarrera gordina 8,218 milioi eurora iritsi zen, eta kasu honetan gorakada % 18,1ekoa izan zen.
Emaitza horien aurrean, BBVAko kontseilari delegatu Onur Gen¿ek azpimarratu nahi izan du "diru-sarrera errepikarien bilakaera bikaina". Era berean, bezero berriak erakartzeko bidean "indarrez" aurrera egiten ari direla gaineratu du: "2,8 milioi lehen hiru hilabeteetan".
Aurtengo mozkinen aurreikuspenen hobekuntza, neurri handi batean, diru-sarrera errepikarien perspektiba hobean oinarritzen dela nabarmendu du, Espainian interes-marjinan espero zena baino dinamika hobearen aurrean.
Zehazki, Gençek zehaztu duenez, BBVAk orain arte Espainiaren interes-marjinaren batez besteko heineko digitu bakarreko hazkundea aurreikusten zuen, eta orain, berriz, gorakada digitu bikoitzekoa izatea espero du.
Interes-tasak jaistea aurreikus daitekeen arren, emaitzen kontuari eragingo liokeena, Gençek aurreratu du efektu hori beste hazkunde-neurri batzuekin konpentsatuko dela. Izan ere, horren adibide da BBVAren egungo sentsibilitatea, interes-tasak jaisteko oinarrizko 100 puntutik behin interes-marjina % 5 jaistea dakarrela.
Aurreko hiruhilekoetan bezala, kontseilariak adierazi du bankuak akzioak berrerosten jarraituko duela gehiegizko kapitala duen bitartean eta betiere akzioei egozten dieten berezko balioaren azpitik kotizatzen jarraitzen badu. "Akzioak berrerostea aukera bikaina da gure akziodunentzat balioa sortzeko", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.