Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIak hamarren bat egin du gora apirilean, % 3,3raino, eta azpiko inflazioa % 2,9raino jaitsi da

Gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EiTB Media

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 3,3raino igo da apirilean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera. Martxoko urte arteko tasa % 3,2koa zen, hortaz, hamarren bat egin du gora.

Gasaren eta elikagaien garestitzeak eragin du, batez ere, urte arteko tasaren igoera. Aisiaren eta kultuaren prezioak jaitsi egin dira, iazko hilabete berean izandako gorakadaren aldean.

Bigarren hilabetez jarraian (martxoa eta apirila) urte arteko tasak gora egin du, martxoan lau hamarren hazi ondoren.

Martxotik apirilera, berriz, prezioak zazpi hamarren garestitu dira.

Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, lau hamarren jaitsi da apirilean, % 2,9raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Ildo horretan, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da. 

Apirileko datu aurreratua datorren maiatzaren 14an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X