finantza sektorea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santander banketxeak 2.852 milioi irabazi ditu martxora arte, % 11 gehiago eta zerga berezia gorabehera

Espainiako sei banketxe handienen artean, Botinek zuzendutako entitateak lortu ditu irabazi handienak. Espainiako Gobernuak ezarritako zergarengatik 335 milioi pagatu ditu.
Santander banketxearen bulego bat.
Santander banketxearen bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

Santander banketeak 2.852 milioi euro irabazi ditu 2024ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 11 gehiago. Halaber, 335 milioi ordaindu ditu Espainiako Gobernuak banketxeen aparteko irabazien gaineko zerga berezia tarteko. 

Emaitzokin, Ana Botinek zuzentzen duen finantza erakundea Espainiako sei banketxe handienen —BBVAk, CaixaBankek, Sabadellek, Bankinterrek, Unicaja Bancok eta Santanderrek berak osatzen dute taldea— buru jarri da irabaziei dagokienez. Izan ere, bigarrenak (BBVA) baino 200 milioi gehiago lortu ditu. 

Banketxeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako oharraren arabera, "diru-sarreretan igoera nabarmena" eta "gastuak kontrolatzeko" modua izan dute. "Beste behin, urteko helburu guztiak betetzeko bidean goaz, tartean % 16ko errentagarritasuna", azpimarratu du Ana Botinek. 

Diru-sarrerak % 18 igo dira, negozio unitate guztietan izandako hazkundeari esker. Gordailuak eta inbertsio funtsak % 5 hazi dira, eta bereziki nabarmena izan da epekako gordailuen gorakada (% 24), interes tasa altuen eraginez. Bezero kopuruan ere gora egin du erakundeak (bost milioi gehiago). 

Maiatzean 9,50 zentimoko dibidendua ordainduko du akzio bakoitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X