Lan-istripuen heriotza-tasa % 28,5 hazi da Euskadin, eta zauritu larriak % 45
Guztira 18 pertsona hil dira lan-istripuz urteko lehen sei hilabeteetan Euskadin, hau da, iaz aldi berean hildakoak (14) baino % 28,5 gehiago. Era berean, % 45 hazi da zauritu larrien kopurua, 116 izan baitira; aurreko ekitaldian, berriz, 80 izan ziren larri lesionatuak.
Osalanen datuen arabera, urtarriletik ekainera baja eragin zuten 21.174 lan-istripu jakinarazi dira EAEn, hau da, iazko aldi berean baino % 7,6 gehiago, 1.490 gehiago izan baitira. Horien artean sartzen dira lanaldiko ezbeharrak, 'in itinere' gertatutakoak eta berriro gaixotzeak.
Lanaldian ezbehar-tasa handiena izan zuen sektorea Zerbitzuak izan zen (9.607 istripu), eta Industria (5.835 ezbehar), Eraikuntza (2.163 istripu) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza (304 baja) daude zerrendan ondoren.
Bestalde, EAEn, urteko lehen seihilekoan, laneko baja eragin duten 871 gaixotasun profesional berri zenbatu dira; hau da, % 1,4ko igoera izan da 2023ko aldi berean zenbatu zituztenekin alderatuta.
Fogasaren prestazioak
EAEko 1.826 langilek 13,2 milioi euroko prestazioak jaso zituzten urteko lehen sei hilabeteetan Soldatak Bermatzeko Funtsetik (Fogasa), konkurtsoan dauden edo kaudimenik ez duten enpresetako langileei soldatak eta kalte-ordainak ordaintzeaz arduratzen den erakundetik; iazko aldi bereko datuekin alderatuta, % 34,2 igo da laguntza jaso duten langileen kopurua.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.