Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 2,8an kokatu da uztailean, sei hamarren behera eginda, argindarraren eta elikagaien merkatzea tarteko

Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino.
Supermerkatu bateko apalak
Supermerkatu bateko apalak. Egile eskubiderik gabeko irudia

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa % 2,8an kokatu da uztailean, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, sei hamarren behera eginda, argindarra eta elikagaiak merkatu egin direlako. 

Urte arteko inflazioak gora egiten jarraitzen badu ere, igoera hori moteldu egin da azken hilabeteetan. Joera horren atzean bi arrazoi nagusi daude: batetik, argindarraren prezioa iazko uztailean baino baxuagoa dela; bestetik, elikagaiak iazko hilabete berean garestitu egin zirela aurten merkatu egin diren bitartean.

Maiatzean KPIaren urte arteko tasa % 3,6an kokatu zen eta ondorengo bi hilabeteetan apaldu egin da: % 3,4raino ekainean eta % 2,8raino uztailean.

Ekainetik uztailera, berriz, prezioak bost hamarren merkatu dira. Iragan azarotik lehen aldia da hilabeteko tasa murrizten dena.

Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Uztaileko datu aurreratua abuztuaren 13an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X