KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da
Prezioek gora egiten jarraitzen badute ere, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5eraino. Horrela, 2021eko martxotik izan den tasarik txikiena da, orduan % 1,3an kokatu baitzen.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur aurreratutako datuen arabera, batez ere erregaiak merkatzeak eragin du prezioak apaltzea. Hala ere, elikagaiak eta elektrizitatea iaz baino merkeago egoteak ere izan du eraginik, neurri txikiagoan bada ere.
Ondorioz, lau hilabete segidan daramatza beheranzko bidean, maiatzean % 3,6an egon ostean, % 3,4ra jaitsi baita ekainean, % 2,8ra uztailean eta % 2,2ra abuztuan.
Abuztutik irailera, berriz, prezioak sei hamarren merkatu dira.
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
Iraileko datu aurreratua urriaren 15ean baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.