Akordioa itxi dute MasOrange konpainiaren lan-erregulazioko espedientean, eta 650 langileri eragingo die
650 langileri eragingo dien MasOrangeko lan-erregulazioko espedientearen akordioa aurrera atera da UGT eta Fetico sindikatuetako ordezkarien aldeko botoekin eta CCOOko ordezkaritzaren kontrako botoarekin, gaur Madrilen egindako negoziazio mahaiaren azken bileraren ostean.
Enpresak proposatutako baldintzak "apur bat" aldatu ostean itxi dute akordioa, UGTko iturriek jakitera eman dutenez.
Negoziazio-mahaia, sindikatuen aldetik, CCOOko bost ordezkarik, UGTko lauk eta Konfederazio Sindikal Independenteko (Fetico) beste lauk osatu dute. Beraz, nahiz eta CCOOk aurkako botoa eman, akordioak aurrera egin du.
Enpresaren proposamenak langileen kopurua 650era murriztea zen; izan ere, prozeduran 795 behargin sartuz abiatu zen lan-erregulazioko espedientea, eta enpresak kopurua murriztuz joan da pixkanaka, negoziazioak aurrera egin ahala.
CCOOko iturriek azaldu dutenez, ez da lortu espedientea erabat borondatezkoa izatea. Horregatik, kontrako botoa eman dute, akordioak "beharrezko" baldintzak betetzen ez dituela uste dutelako.
Irteera "duinak" eta "borondatezkoak" ez direla bermatzen uste du Euskalteleko enpresa-batzordeko presidenteak
Horren ildotik, Euskalteleko enpresa-batzordeko presidente Javier del Blanco (CCOO) akordioaren aurka agertu da, espedientea ez delako "soilik borondatezkoa", eta beldur da azkenean "kaleratzeak" egon daitezkeelako behar adina pertsona aurre-erretiroetara eta pizgarridun bajetara atxikitzen ez badira.
Bere ustez, enpresak "ahalegin handiagoa" egin beharko zukeen irteera "guztiak borondatezkoak eta duinak" izan zitezen.
Euskalteleko batzordeko presidenteak eta CCOOk negoziazio mahaian duen ordezkariak adierazi dutenez, sindikatua "langileen esanetara" egon da, astelehenean aurkeztutako proposamena atzera bota zuen, eta gaur aldaketa "txikiak" baino ez dira egin.
"Fetico eta UGT sindikatuen botoekin aurrera atera da akordioa, langile gehienen iritziaren aurka, baina eurek jakingo dute", kritikatu du.
Zehaztu duenez, ezin da jakin Euskaltelen zenbat kaleratze egongo diren —hasiera batean 39 planteatu ziren—, enpresak pauso bakoitzean eta arlo bakoitzean aurreikusitakoen "ehunekoak ezabatu" zituelako.
Bestalde, UGTko iturriek onartu dute negoziazio "gogorra" izan dela, eta azken baldintzek ez dituztela langileen zati handi baten nahiak ase.
Zure interesekoa izan daiteke
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.
Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzen ondorioz asko hil egin baitira. Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta bizi dira denboraleen boladari begira, etengabeko euriek itsasadarren gazitasuna murriztu dutelako, eta, ondorioz, berberetxoen % 70 hil direlako.
Sidenor auziko epaileak "kriminalitate zantzu argiak" ikusi ditu
Enpresak Basaurin duen lantegiaren miaketarekin batera, Jainagaren eta merkataritza arloko hainbat langileren telefonoak eta posta elektronikoak kontrolatzeko baimena eman zuen epaileak, altzairuaren eroslea Israelgo arma fabrikatzaile bat zela bazekitela iritzita.
Sidenor miatzearen aurka agertu zen Fiskaltza urtarrilean, ikertuei aurretik dokumentaziorik aurkezteko eskatu gabe
Fiskaltzak ez dio legezko babesik ikusten genozidioagatiko ikerketari. Gainera, uste du ikerketa legezko babesik gabe egiten ari dela, genozidio eta gizateriaren aurkako delituei eta gatazka armatuaren kasuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituei dagokienez.
Erakundeek Tubos Reunidoseko batzordeari jakinarazi diote zorra berregituratzea dela gakoa
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa batzordeak Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bildu dira Lakuan. Atarian kontzentrazioa egin dute.
Kutxabankeko erabiltzaileek ezingo dute bere kutxazainetan dirurik atera eta Bizum erabili larunbat honetan
Ostiraletik larunbaterako goizaldean egingo da geldialdi teknikoa, eta 12-18 ordu iraungo du. Tarte horretan, Kutxabankeko bezeroek txartelarekin ordaindu ahalko dute, bai fisikoki eta baita aplikazioen bidez (Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay) ere, eta beste finantza erakundeetako kutxazainetan dirua atera ahalko dute, inolako komisiorik ordaindu gabe.
Prezioak moteldu eta sei hamarren jaitsi dira urtarrilean Euskadin
Urte arteko indizea % 2,6an kokatu da Araban eta Bizkaian, eta % 1,7an Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, % 2,2koa izan da.
Albiste izango dira: Tubos Reunidoseko lan batzordeen bilera euskal erakundeekin, ostiral mehe eguna eta irratiaren mundu eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Etxanobek eta Mendozak uko egin diote Ayesaren egoitzaren gainean "lurraldeen arteko borroka" batean sartzeari
Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendozak uko egin diote "lurraldeen arteko borroka" batean sartzeari, bi lurraldeetatik Ayesaren dibisio digitalaren egoitza zein izan beharko litzatekeen erabakitzeko. Izan ere, hori konpainiaren erosketa eragiketaren "filosofiaren" aurka joango litzateke.
Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioak iragarri dituzte hitzarmen berri baten alde
Salatu dutenez, "langileen osasuna babestuko duen hitzarmena" negozitzeko hainbat saiakera egin dituzte, bana "enpresaren ezezkoa besterik ez" dute jaso.