TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sidenorrek Talgo erosi nahi du, Garcia Ortiz ikerketapean eta Von der Leyenen proposamena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Talgo enpresaren tren bat, artxiboko irudi batean
Talgo enpresaren tren bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sidenorren interesa Talgo erosteko: Sidenor taldea Talgo tren ekoizlea erostea aztertzen ari da, osorik edo partzialki. Talgok berak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari (CNMV) jakinarazi dionez, Sidenorrek interesa adierazteko gutuna igorri dio. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila prest dago erosketa operazioa errazteko, betiere proiektu industrial sendoa badu eta enpresak Euskadin jarraitzea eta enplegua bermatzea badakar. 

- Estatuko fiskal nagusia, ikerketapean: Auzitegi Gorenak sekretuak agerrarazteagatik ikertuko duela jakin berritan, Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiak errugabea dela berretsi du: "Ez nik ezta nire ingurukoek ere ez genuen emailik filtratu". TVEk egin dion elkarrizketan azaldu duenez, Fiskaltzak atera zuen oharraren helburua hedabideetan zebilen "gezurra ezeztatzea" izan zen.

- Von der Leyenek egindako deportazio proposamena: Europar Batasuneko agintariak gaur bilduko dira Ekialde Hurbileko eta Ukrainako gatazkei buruz hitz egiteko, baina Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak egindako deportazioen gaineko proposamena ere mahai gainean izango dute. Zehazki, Europar Batasunean babesa eskatzeko eskubiderik ez duten pertsona migratzaileak azkarrago kanporatzeko moduaz arituko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X