TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Data: Industria, Gazako gerra, eta Italiaren deportazio plan polemikoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Industria sektoreko lantegi bat, artxiboko irudi batean
Industria sektoreko lantegi bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: Industria: Azken EITB Dataren arabera, Europako herrialdeetan adinako pisua du industriak Hego Euskal Herrian, 2008ko krisiaz geroztik 50.000 enplegu galdu badira ere. Hala ere, Hego Euskal Herriko 5 herritarretatik 1 industrian ari da lanean (280.000 pertsona baino gehiago). Industriak aberastasunaren % 24 sortzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta Nafarroan, are gehiago, % 32. Horrez gain, Hego Euskal Herrian esportatzen diren 10 ondasunetatik 9 industria sektoreak ekoitzitakoak dira.

- Gazako gerra: Israelek are gehiago gogortu du Gazaren aurkako erasoaldia asteburuan, eta gutxienez 87 palestinar hil ditu. Testuinguru horretan, Gernika Palestina herri ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaurko Euskal Herri osoan, genozidioaren amaiera eskatzeko. 

- Deportazioen polemika Italian: Epaileei entzungor egin eta egoera irregularrean iritsitako pertsona migratzaileak deportatzeko planarekin aurrera jarraitzeko asmoa du Italiak. Giorgia Meloni lehen ministroaren gobernuak migratzaileak Albaniako atxikitze zentroetara eramatea ahalbidetuko dion lege dekretua onartu asmo du asteleheneko Ministroen Kontseiluan. 

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X