EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotelek 1,17 milioi turista hartu dituzte 2024ko udan (uztaila, abuztua eta iraila), erdia baino gehiago (% 54) atzerritik etorritakoak. Are gehiago, eta iazko epe berarekin alderatuta, hazi egin da atzerriko bisitarien kopurua (% 2,6); aldiz, Espainiako Estatutik etorritakoen sarrerak % 2,8 jaitsi dira, Eustatek emandako datuen arabera.
Euskal Estatistika Institutuak Establezimendu Turistiko Hartzaileen azken inkestaren datuak jakinarazi ditu gaur. Iazko udarekin alderatuta, EAEko hotelek sarrera kopuruari eutsi diote (% 0,1) eta gaualdiak % 1,1 haztea lortu dute, hori ere atzerritik etorritako bisitariei esker (% 3,2 igo dira).
Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelak dira turista gehien hartzen dituztenak (hurrenez hurren, 521.641 eta 480.490 sarrera), baina bizkaitarrek atzera egin dute iazko udarekin alderatuta (sarrerak % 3,3 jaitsi dira). Arabak (170 414 sarrera), aldiz, % 2,8 egin du gora. Gipuzkoak ere 2023ko datuak hobetu ditu, sarrerak % 2,9 igota.
Hiriburuei dagokienez, hazi egin dira Gasteizko eta Donostiako hoteletan ostatu hartutakoak, betiere iazko epe berarekin alderatuta: % 5,8 eta % 5,7, hurrenez hurren. Bilbok, ordea, iazko udan baino % 3,2 sarrera gutxiago erregistratu ditu.
Iraileko datuak ere jakinarazi ditu Eustatek. Azken hilabetean, jaitsi egin da EAEko hoteletan izandako sarrerak (% 1,8), betiere 2023ko irailarekin erkatuz gero. Guztira, 359.503 sarrera izan dira. Bisitarien erdia baino gehiago (% 55) atzerritarrak dira, eta iazko irailean baino gutxiago badira ere (- % 0,7 ), Espainiako Estatuko sarreretan izan den jaitsiera baino apalagoa da (% 3,2 egin dute behera). Gaualdi kopuruak (731.977) ere behera egin du, baina jaitsiera txikiagoa izan da (apenas igarri da, % 0,2).
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".