Nafarroako Parlamentuak 2025erako aurrekontuak onartu ditu, Chivitek EH Bildurekin adostutako seigarrenak
Ez da ezustekorik izan eta Nafarroako Gobernuaren 2025eko aurrekontua onartu du gaur Foru Parlamentuak. Maria Chiviteren Exekutiboak EH Bildurekin seigarren urtez jarraian adostutako kontuak dira. Bozketan, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek (Foru Gobernua osatzen duten alderdiak) alde bozkatu dute, eta EH Bildu abstenitu egin da.
6.431,3 milioi euro izango ditu Nafarroako Gobernuak, datorren urtean bere politikak aurrera ateratzeko. Horietatik 5.986,6 milioi gastu ez finantzariora bideratuko dira (Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Parlamentuko eta Nafarroako Kontseiluko departamenduetara), eta gainerako 444,7 milioiak gastu finantzariora (zorraren amortizazioa eta interesen ordainketa). Iazko aurrekontuarekin alderatuta, gastu ez finantzarioa % 2,6 hazi da, 150,7 milioi euro.
UPNk, PPk eta Voxek osoko zuzenketa bana aurkeztu zioten aurrekontu proiektuari, eta hirurak atzera bota dituzte asteon Parlamentuan. Aurkeztutako zatikako 800 zuzenketetatik, berriz, 375 onartu dira (PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek aurkeztutakoak). Azken zuzenketa horiekin, 21,4 milioiko aldaketak egin dira aurrekontuetan.
Euren agerraldietan, UPN, PPN eta Voxen eledunek gogor kritikatu dute Chiviteren jarduna. Besteak beste, bere ardurak "alde batera uztea" egotzi diote, kosta ahala kosta "botereari eusteko". EH Bildurekiko "erabateko mendekotasuna" izatea ere leporatu diote.
Bestalde, EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ezberdinen arteko akordioen garrantzia nabarmendu eta Nafarroako bizi duen "egonkortasuna" txalotu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Lariyaniren heriotza baieztatu du eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.