INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek lan harreman "eraikitzaileak" eskatu ditu, "suntsitzaileak" baztertuta

Zentzu berean, Gasteizko Michelinen arduradunak esan du enpresaren lantegiek EAEn "etorkizuna izan dezaten, elkarrizketa sozial zintzoa eta eraikitzailea" behar dela.
20250113132350_pradales_
18:00 - 20:00
Pradales: 'Euskadik Europako berrindustrializazioaren protagonista izan behar du'

Imanol Pradales lehendakariak esan du EAEn "egonkortasun eremuak" sortu behar direla inbertsio berriak erakartzeko, eta horretarako ezinbestekotzat jo du lan harreman "eraikitzaileak" izatea, eta "suntsitzaileak" baztertzea.

Lehendakariak gogoeta horixe plazaratu du Gasteizko Michelinen lantegian egin duen bisitan, Mikel Jauregi Industria sailburua alboan zuela.

Bisitaren eta lantegiko zuzendariekin batzartu ostean, lehendakariak prentsaurrekoa eman du David Udakiola lantegiaren arduradunarekin batera, eta azken horrek ohartarazi du Michelinen lantegiek EAEn "etorkizuna izan dezaten, elkarrizketa sozial zintzoa eta eraikitzailea" behar dela.

Lehendakariak azpimarratu du EAE "herri industriala" dela, eta hala den heinean, ez dagoela automobilgintzari eragiten dion egoera korapilatsutik kanpo.

"Europako berrindustrializazioan protagonista" izateko deia egin du lehendakariak, mugikortasun eta automobilgintza arloei erreferentzia eginez. Izan ere, horietan EAE erreferente dela uste du Pradalesek, eta erkidegoak energia eta deskarbonizazio prozesuei aurre egin behar diela.

Michelin eta tankerako enpresen lehiakortasuna sustatzearen eta bermatzearen alde egin du, EAE "Europa hegoaldearen gidari" izan dadin. Gehitu du, era berean, gidaritza horrek partekatua izan behar duela, eta horretarako EAEko erakundeek enpresak lagundu behar dituztela.

Gainera, "eremu egonkorrak" sortzearen garrantzia azpimarratu du, inbertsio berriak erakartzeko, eta daudenak handitzeko. Hala, "negoziazioan, elkarrizketan eta akordioan" oinarritutako lan harremanak goraipatu ditu: "Eraikitzaileak, suntsitzaileak baztertuta".

Lantegiaren arduradunak ere azpimarratu du "bake soziala dela eta izango dela erronkei aurre egiteko oinarrietako bat", eta Michelinen lantegiek EAEn "etorkizuna izan dezaten, elkarrizketa sozial zintzoa eta eraikitzailea" behar dela.

2023ko abenduan adostutako 150 kaleratzeen prozesuan murgilduta dago Gasteizko Michelin lantegia. Akordio hura babestu zuten CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek, baina ELA, LAB, ESK eta CGT aurka agertu ziren.

Udakiolak absentismoa ere izan du hizpide, "enpresaren eta herrialdearen" lehiakortasuna zalantzan jartzen duela iritzita. "Gure irudia kaltetzen du, eta Michelin taldeak gure lantegiekiko duen konfiantza arriskuan jartzen du. Guztion elkarlana eskatzen du, eta konpromisoa kolektiboa izan behar da", azaldu du.

Bestalde, aipatu du "gehiegizko erregulazioak jarduera zaildu" egiten diela, eta "gehiegizko gaitasunaren ondorioz ekoizpen murrizketak eta langileen kaleratzeak" izaten direla.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X