TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lanera Gasteizko Mercedesen, Emisio Gutxiko Eremua Donostian eta "El Conquistador"

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gasteizko Mercedes lantegia, artxiboko irudi batean
Gasteizko Mercedes lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lanera itzulera Gasteizko Mercedesen: Gasteizko Mercedes-Benz ekoizpen-jarduerara itzuliko da astelehen honetan, 24 egunez geldirik egon ondoren. Bost mila langile dituen lantegia EAEko lantegirik handiena da. Ekoizpen txikiaren ondorioz, 2025eko martxoaren 3tik aurrera bi txandatan egingo dute lan, eta 2016ko urritik martxan zegoen gauekoa kenduko dute. Produkzio aurreikuspena azken urteetako baxuena da, eskariaren beherakadagatik eta eredu elektriko berria ekoizten hasteko zain daudelako. 

- Emisio Gutxiko Eremua Donostian: Astelehenetik aurrera jakinarazpena jasoko dute Donostiako Emisio Gutxiko Eremura baimenik gabe sartzen direnek. Gauzak horrela, hurrengo bi hilabeteetan eremu horietara sartzen diren ibilgailuek arau-haustearen ohartarazpena jasoko dute, baina ez dute isunik ordainduko. Hala ere, ez dira isunak jartzen hasiko martxoaren 14ra arte.

- "El Conquistador" hasiko da: Astelehenean hasiko da ofizialki "El Conquistador" saioaren 21. denboraldia, Patxi Alonsok eta Lur Errekondok gidatutako inaugurazio gala ikusgarri batekin. Bertan aurkeztuko dituzte edizio berri honetan ikurrina irabazteko lehiatuko diren parte-hartzaileak. Abentura, berriz, urtarrilaren 20an abiatuko da. Aurten ere, ohi bezala, asteazkenetan debatea izango da, gatazkak eta programaren unerik zirraragarrienak aztertzeko asteroko hitzordua; eta asteleheneko galan bertan jakingo dugu nork gidatuko duen zuzeneko programa hori.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X