biztanleria aktiboaren inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik 43.400 landun gutxiagorekin itxi du 2024 eta langabezia-tasa % 8,17ra igo da

Bestalde, Nafarroa da Espainiako Estatuan langabezia-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoa, % 6,6, Biztanleria Aktiboaren azken Inkestaren datuen arabera.
Una persona trabajadora. Foto: EFE
Una persona trabajadora. Foto: EFE

Euskadik 45.400 landun gutxiagorekin amaitu du 2024, eta Espainiako Estatuan beherakada handiena izan duen erkidegoa izan da, 980.800 langilera iritsi arte; langabeen kopurua 17.400 gehiago izan da, eta tasa % 8,17ra igo da, 2023an % 6,33 izan zen arren.

Nafarroa da Espainiako Estatuan langabezia-tasa txikiena duen autonomia-erkidegoa, % 6,6, berriki egin den Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Nafarroan 319.000 pertsona ari dira lanean, aurreko hiruhilekoan baino 5.500 gehiago, eta 22.500 langabe daude, aurreko hiru hilabeteetan baino 3.700 gutxiago.

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, laugarren hiruhilekoan 9.100 landun gehiago izan dira EAEn aurreko hiru hilabeteekin alderatuta (% 0,94), eta 7.200 langabe gehiago (% 8,99). EAEko langabezia tasa % 8,17koa da, hau da, Estatuko bosgarren txikiena, Nafarroa, Aragoi, Katalunia eta Asturiasen atzetik.

Estatu osoan, lan-merkatuak 468.100 enplegu izan zituen 2024an, eta errekorra hautsi zuen: 21,85 milioi landun; langabezia-tasa, berriz, % 10,6ra jaitsi zen, 2008ko bigarren hiruhilekotik izandako mailarik baxuenera, finantza-krisia lehertu zenetik ikusi gabeko datua.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X