Inoizko fakturazio handiena lortu du makina erremintaren sektoreak 2024an: 2.193 milioi euro
Fabrikazio aurreratuaren eta makina erremintaren sektoreak inoizko fakturazio daturik onena lortu zituen iaz. Guztira, 2.193,11 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2024an, aurreko urtean baino % 1,66 gehiago. Hala ere, eskariak % 23,11 jaitsi ziren.
AFM makina-erremintaren klusterraren presidente Jose Perez Berdudek eta Xabier Ortueta zuzendari nagusiak ostegun honetan emandako datuen arabera, errekor urtea izanagatik, iazkoa urte "ezberdina" izan zen.
Merkataritza eta ekonomia testuingurua "zaila" izan arren, fakturazioak gora egin zuen 2022ko eta 2023ko eskari zorro handiari esker.
Esportazioak % 1,73 hazi dira azken urtean, 1.639,73 milioi euroraino, eta orain arte ezarritako markak hautsi zituen datuak Lehen aldiz, Mexiko ageri da esportazioen buru, 2023ko zenbakiak bikoiztuz. Ameriketako Estatu Batuak bigarren dira zerrendan, 2023tik % 5 hazita. Txinako esportazioak % 25 hazi dira, baina ohartarazi dute herrialde horretako eskariak jausi egin direla.
2024an erregistratutako eskariei dagokienez, % 23,11 jaitsi dira urtebetean, "bi urtez igoera handiak izan ondoren". Eskarien kasuan, Ameriketako Estatu Batuak, Saudi Arabia, Alemania, Mexiko, Italia, Txina, Turkia, Kanada, Frantzia eta Erresuma Batua daude zerrendako lehen hamar postuetan.
Eskariek azken 12 hilabeteetan izan duten bilakaera ikusita, urte honen amaieran fakturazioa "nabarmen" jaistea aurreikusi du AFMk. Hala ere, jaitsiera ez omen da "dramatikoa" izango.
Bestalde, makina erremintaren sektoreak Europaren ahultasunari (Alemania, Frantzia eta Italia, bereziki), Txinaren protekzionismoari eta Ameriketako Estatu Batuetako ziurgabetasunari aurre egingo beharko diola nabarmendu du AFMk. Testuinguru horretan, "bideragarria" den industria babesteko deia egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.