LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzain eta udaltzainentzako 643 plazako lan-eskaintza bateratua deitu dute

Datoren ostiralean, martxoak 21, zabalduko da izena emateko epea, eta lehendabiziko probak ekainean eta uztailean egitea aurreikusten da. 473 postu Ertzaintzarako izango dira, eta gainerako 170ak, 22 udaletako udaltzaingoetarako.
Zupiria eta Apraiz, gaur Gasteizen. Argazkia: EFE
Zupiria eta Apraiz, gaur Gasteizen. Argazkia: EFE

Ertzain eta udaltzainentzako 643 postuko Lan-eskaintza Publiko (LEP) bateratua deitu dute Eusko Jaurlaritzak eta Eudel Euskadiko Udalen elkarteak. Etzi, ostirala, zabalduko da izen-ematea, eta 20 eguneko epea izango da horretarako.

Gasteizen egindako agerraldian eman dituzte deialdiaren xehetasunak Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Esther Apraiz Eudelen presidenteak eta Derioko alkateak. Zehaztu dutenez, baliteke eskainitako plaza kopurua handitzea, "hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean plaza hutsak sortzen badira deialdia egin duen administrazio publikoetako batean". Oraingoz, 473 plaza Ertzaintzarako deitu dira, eta 170, udaltzain izateko, ondorengo 22 udalerritan: Abanto (2), Zornotza (3), Andoain (2), Aretxabaleta (1), Azkoitia (1), Bakio (1), Barakaldo (12), Basauri (3), Bilbo (67), Elgoibar (2), Erandio (1), Etxebarri (1), Getxo (1), Irun (1), Lasarte (2), Ortuella (1), Portugalete (8), Tolosa (3), Trapagaran (4), Gasteiz (48), Urretxu (2) eta Zarautz (4).

Jaurlaritzak eta udalek elkarrekin deitzen duten seigarren eskaintza bateratua da honakoa, eta hori nabarmendu du Zupiriak. Bere hitzetan, "esperientziak erakutsi du" deialdi bateratuak egitea "beharrezkoa" dela, besteak beste, "poliziak zerbitzu publiko hobea" emateko eta "erronka berriei aurre egiteko".

Ildo beretik, Apraizek ere azaldu du "prozesuak azkartzea" ahalbidetzen dutela deialdi bateratuek, eta baita ere, "Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko koordinazioa" areagotzea. Erantsi du, gainera, udalek euren borondatez hautatu dezaketela.

Plaza lortzeko, hautagaiek 18 urte baino gehiago eta 38 baino gutxiago izan beharko dituzte; Batxilergoko titulua, kidekoa edo goragoko mailako bestelako edozein aurkeztu beharko dute; eta posturako eskatzen diren gainerako betekizunak ere egiaztatu beharko dituzte. Plaza ia guztietan euskararen B2 maila eskatuko da.

Berrikuntza gisa, deialdi honetan, hautagaiek aukera izango dute Arkautiko formazio prozesua euskaraz edo gaztelaniaz egitea (norberak aukeratuko du). Halaber, prestakuntzak iraun bitartean akademian lo egin beharko dute ikasleek, "ertzainen eta udaltzainen arteko kohesioa, elkarren ezagutza eta lankidetza sustatzeko".

Aurreikuspenen arabera, 2026. urtearen amaieran hasiko dute praktiketako zerbitzua.

Hitzarmena

Joan den astean sinatu zuten Ertzaintzaren 2025-2028rako akordio arautzaile berria. Besteak beste, gutxienez 4.200 euro gordin gehiago jasoko ditu urtero ertzain bakoitzak, hitzarmen horri esker.

ErNE, Esan eta SIPE sindikatuen —gehiengoa dute Ertzaintzan— oinarrien % 72,59k basbestu zuten Segurtasun Sailarekin izenpetutako akordioa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X