Erretreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko langile publikoek ezingo dute erretiro partziala hartu datorren ostegunetik aurrera

Joan den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak jasotzen zituena. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da, eta hautaketa prozesu bat egitea beharrezkoa da.
Beharginak Eusko Jaurlaritzaren egoitzara sartzen, Lakuan. Irudia: EITB
Beharginak Eusko Jaurlaritzaren egoitzara sartzen, Lakuan. Irudia: EITB

Datorren ostegunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langile publikoek ezingo dute erretiro partziala hartu, Gizarte Segurantzak ukatu egingo baitie eskaera, Maite Barruetabeña Enplegu Publikoko sailburuordeak Gasteizen egindako agerraldian baieztatu duenez.

Barruetabeñak Espainiako Gobernuari egotzi dio apirilaren 1etik aurrera EAEko administrazioetako lan-kontratuko langile finkoei erretiro partziala hartzeko oztopoak jartzea, ordezkoa hautaketa prozesu batean kontratatzea eskatu baitu. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2026ko hasierara arte ezin izango da hori deitu.

Sailburuordeak azaldu duenez, joan den urtearen amaieran, Espainiako Gobernuak Errege Lege Dekretu bat onartu zuen, erretiro partzialaren araudian aldaketak jasotzen zituena. Horren ondorioz, ordezkoa lan-kontratuko langile finko gisa kontratatu behar da.

Asteazkenean, bilera batean, Funtzio Publikoaren Ministerioak erkidegoei jakinarazi zien ez dela beharrezkoa izango lan eskaintza publikoa onartzea, baina bai hautaketa prozesu bat egitea.

Sailburuordeak ohartarazi duenez, hautaketa prozesu hori ezin da apirilaren 1a baino lehen egin, eta EAEren kasuan 2026. urtearen hasieran egin liteke, horrek behar dituen izapide guztiak direla eta; beraz, data horien artean erretiro partzialen eskaera guztiak geldiaraziko lirateke.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan eskatu dio Ministerioari behin behineko irtenbide bat erretiro horiei erantzun ahal izateko hautaketa prozesua amaitzen diren bitartean, baina sailburuordearen arabera, ez da erantzunik jaso.

Gaineratu duenez, xedapen iragankor batek ahalbidetuko luke erretiro partziala baimentzea, orain arte zen bezala.

Euskadiko CCOO sindikatuak ere Espainiako Gobernuari errelebo-kontratua "alferrik ez galtzeko" neurriak hartzea eskatu dio.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X