Lan eta Ogasun ministerioek negoziazioa hautsi dute, LGSaren zergei buruzko akordiorik gabe
Lan Miniterioak eta Ogasun Ministerioak eten egin dute lanbidearteko gutxieneko soldata (LGS) jasotzen dutenek PFEZa ordaindu gabe jarraitzeko negoziazioa, akordio bat lortzea ezinezkoa izan delako.
Yolanda Diaz Lan ministro eta bigarren presidenteordeak Telecincon egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Maria Jesus Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak negoziazioa hautsi du "mahaitik altxatu" delako akordiorik lortu gabe.
Diazen hitzetan, atzo, gaueko hamarretan, Monterok "mahaitik altxatzeko agindua eman zuen", eta kritikatu du ministroari iruditzen zaiola "LGSa oso handia dela Espainian".
Ministerio horiek gai horri buruzko desadostasuna Kongresura eramatea saihestu nahi zuten, eta ostiral honetan Gobernuaren betoa iritsi da Sumarren, Podemosen eta PPren lege-proposamenetara, LGSa PFEZtik salbuesteko.
Bestalde, Diazen aburuz, "norbaitek betoa jartzen duenean, eztabaida galdu du", eta are gehiago kontuan hartuta "ados gaudela alderdi politiko guztiak izapidetzeak (lege-proposamenak) aurrera eramatearekin".
Ogasunaren datuen arabera, LGSa jasotzen dutenen % 80k ez lukete zerga ordaindu beharko igoeraren ondoren, eta gainerako % 20ak 20 euro inguru baino ez lituzkete ordainduko.
Diazek azaldu duenez, Ogasunaren proposamena, planteatuta dagoen bezala, Europako Gutun Sozialak ezartzen duenaren aurka doa. Gutun horren arabera, gutxieneko soldata batez besteko soldata garbiaren % 60 izan behar da gutxienez, hau da, "zergarik gabe".
Salbuetsitako minimoa igotzen ez bada, "ezin dugu ziurtatu batez besteko soldata garbiaren % 60", atxikipena aplikatuko bailitzateke, hileko soldata garbiari 22 euro kenduta, 1.184 euroan (iaz baino 50 euro gehiago).
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako