EAE-ko hezkuntza publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte "mobilizazio-dinamikaren ondorengo urratsak". Haizea Arbide Steilasen ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
Irakasleek martxoaren 25ean Bilbon egin zuten manifestazioaren argazkia.
Irakasleek martxoaren 25ean Bilbon egin zuten manifestazioaren argazkia. @ELAsindikatua

EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan urte hasieratik zabalik dagoen gatazka bere horretan dagoela ematen du, intersindikalak (Steilas, LAB, ELA eta CCOO) ostegunerako deitu duen prentsaurrekoa aintzat hartuz gero. Izan ere, lau sindikatuek iragarri dute agerraldian mobilizazioak deituko dituztela, Hezkuntza Sailarekin zabalik duten negoziazioan aurrera egiterik izan ez dutela eta. 

Horren harira, Haizea Arbidek (Steilas) Euskadi Irratiari aitortu dionez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea"

Iragarpen horri buruz galdetu diote Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Nabarmendu duenez, Hezkuntza Sailak "elkarrizketarako eta negoziaziorako borondatearekin" jarraitzen du, eta gogora ekarri du beste kolektibo batzuekin itunak lortu egin dituela. "Irakasleekin ere akordioa nahi du Sailak, eta horretan dago", erantsi du. Gainera, Ubarretxenak zehaztu du adostasuna "ahalik eta azkarren" erdietsi nahi dutela.

Ostiralean, ordubetez, bildu ziren bi aldeak azkenekoz. Langileen ordezkariek "itxurakeriatzat" jo zuten batzarra, eta akordio zabal baterako proposamenik jaso ez zutela erantsi. Hezkuntza Saila baikorrago azaldu zen, eta hartu-emanak "bide onetik" zihoazela nabarmendu zuen Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak.

Hezkuntza Sailak bilerak egiteko egutegi bat proposatu zien sindikatuei; lehena, bihar. Sindikatuek epeak laburtzeko eskatu zuten, Aste Santua baino lehen akordio bat itxi ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X