24 orduko lanuztea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek "okerrera" egin dutelako

ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo olagarro berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriak direla eta", ohartarazi dute.
Volkswagen Navarra lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Argazkia: EFE
Volkswagen Navarra lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. Argazkia: EFE

ELAk, LABek eta CGTk greba eguna deitu dute apirilaren 28rako Nafarroako Volkswagen lantegian, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez. Izan ere, sindikatu horien ustez, "lan baldintzek okerrera egin dute" autoentzako olagarro berria sartzearekin batera.

ELAk, LABek eta CGTk ohar bateratu batean azaldu dutenez, "lanean jarraituko dugu autoentzako kako berria ordezkatuko duen beste alternatiba batzuk aztertzeko, lan-baldintzak hobetu daitezen".

Apirilaren 24an, ostegunean, 11:00etan, hiru sindikatuen ordezkariek eta "parte hartu nahi duten beharginek" elkarretaratzea egingo dute lantegiko ate nagusian (txapazko atea), garraiatzaile horren "kontra" daudela adierazteko.

"Zuzendaritzak, UGTk eta CCOOk 'C' kakoaren akordioa sinatu zutenetik, pixkanaka-pixkanaka olagarro berriak sartu dira ekoizpen-lerroetan. Zuzendaritzak behartutako akordio horretan, lan-baldintzak okertzearen erantzukizuna sindikatuen gainean jartzeko saiakeran, enpresak neurri teknikorik hartu ez duenez eta diru gehiago inbertitzeari uko egin dionez, antolamendu neurri batzuk hitzartu ziren. Neurri horiek, helburua ez betetzeaz gain, argi eta garbi ez dira nahikoak izan", adierazi dute sindikatuek.

Sindikatuek azaldu dutenez, "olagarro berrien jarraipena sartu ahala egin eta baldintza berrietan lanean ari direnen sentipenak eta esperientziak jaso ondoren", bilera bat izan dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) teknikariekin, "aholkularitza eskatzeaz gain, beharginen osasunean epe luzera eragin dezakeen arriskuari buruzko zalantzak eta kezkak azaldu ditugu".

"Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartuekin eta penagarriak direla eta", gaineratu dute sindikatuek.

Kako edo garraiatzaile berri hori "auto elektrikoa egiteko pentsatuta zegoen, batez ere 2027tik aurrera konbustio autoen ekoizpena oso txikia izan zitekeelako, baina agertokia aldatu egin da".

"Orain, konbustioko autoak hibridatzea planifikatzen ari dira, Taigo eta T-Crossen bizitza luzatuz; beraz, produkzioa txikiena elektrikoena izan daiteke, eta ezin da onartu multinazionalaren interes ekonomikoak direla eta UGTk eta CCOOk enpresaren erabaki eta apeta guztiei sistematikoki men egiteagatik, lan-baldintzak okertzea", kritikatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X