Bridgestoneko beharginak lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena bozkatzen ari dira gaur
Bridgestone multinazionalaren Basauriko lantegiko beharginek lan-erregulazioko espedientearen baldintzei buruzko azken eskaintza bozkatzeko eguna dute gaur. Bozketa 05:30ean abiatu dute, eta 22:00etan bukatuko da. Erreferenduma Kantabriako Puente San Miguel udalerriko lantegian ere egiten ari dira.
Zuzendaritzak azken proposamena astelehenean aurkeztu zien sindikatuei, eta hasieran planteatutako kaleratzeen kopurua 232 kaleratzeraino jaitsi du, hasierako 335 kaleratzeen kopurua % 31 murriztuta, eta 188raino Puente San Miguel udalerriko lantegirako, % 11 murriztuta.
Sindikatuek bi lantegietako afiliatuekin batzarrak egin ondoren, gaur zehaztuko dute jarrera plantillek, honako galdera honi erantzunez: "Onartzen al dituzu enpresak lan-erregulazioko espedienterako proposatu dituen baldintzak? Bai ala ez".
Basauriko lantegi horretan ordekaritza duten sindikatuek, ELAk salbu, begi onez ikusi dute zuzendaritzaren azken proposamena.
Lehen orduetan, parte-hartzea altua izan dela nabarmendu du Roberto Corral lan-batzordeko presidenteak (CCOO), eta bozkatzera joateko deia egin die langileei.
Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, botoak batera zenbatuko dituzte 22:00etatik aurrera bi lantegietan, Bizkaikoan eta Kantabriakoan, eta erreferendumaren emaitza bi fabriken botoen batuketa izango da.
Bridgestoneren emaitzak
Japoniako multinazionalak 2025eko lehen hiruhilekoko emaitzen berri eman du gaur. Horren arabera, 75.695 milioi yen (465 milioi euro) irabazi ditu aurtengo lehen hiru hilabeteetan, iazko hiruhileko berean baino % 12,6 gehiago. Dena den, AEBko muga-zergak direla eta, urte osoko mozkinak % 11,2 txikituko dituela aurreikusi du.
Enpresak argitu duenez, eskaera gutxiago jasoko ditu Europatik eta Latinoamerikatik, eta ibilgailu elektriko gutxiago salduko dira. Hortaz, pneumatikoen salmentak ere txikitu egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.