Euskal Osasun Sistema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izen-emate epea zabalik dago Osakidetzan, mediku egoiliarrek EAEko osasun zerbitzuan lan egin dezaten

Prestakuntza bukatzear duten egoiliarrek, Osakidetzakoek zein beste erkidego batzuetan ari direnek, gaurtik aurrera eman ahal dute izena aldi baterako kontratazio- zerrendetan. Osasun Sailaren helburua da, ahal den heinean, profesional faltaren auzia konpontzea.
Osakidetzako mediku egoiliar batzuk, ospitale batean.
Osakidetzako mediku egoiliar batzuk, ospitale batean. Irekia

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kanpaina jarri du martxan abian prestakuntzan dauden egoiliarrak Osakidetzara erakartzeko, 'Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa'ren barruan. Mediku gazteei hiru urte arteko kontratuak eta lan-baldintza "erakargarriak" eskaintzen dizkie programak.

Interesa duten profesionalek, prestakuntza uztailean zein irailean bukatuko dutenek, gaurtik aurrera eman dezakete izena Osakidetzaren aldi baterako kontratazio-zerrendetan. Deialdia espezialitate mediko guztietako, Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako, egoiliarrei zuzenduta dago. Osakidetzako egoiliarrak ez ezik, EAEtik kanpo trebatu direnak ere erregistratu daitezke.

Besteak beste, honako baldintzak izango dituzte programan izena ematen dutenek: hiru urte arteko lan kontratuak, 56.000 eurotik gorako urteko soldatak, eta 28 eguneko oporraldia.

Kanpaina honek espezialitate batzuetan dagoen profesional eskasia arintzeko profesionalak erakartzea du helburu, Osasun Sailak ohar bidez azaldu duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X