Urrean eta zilarrean inbertitzea, aurrezkiak gordetzeko modu seguru bat
Historian zehar, ezegonkortasun eta ziurgabetasun garaiak izan direnean, hala nola gerra garaietan, krisialdi ekonomikoetan, txanponen debaluazioak izan direnean eta abar, aurrezkiak babesteko eta diru-etekinak ateratzeko beste bide batzuk bilatu izan dituzte inbertsoreek. Horietako bat metal preziatuak erostea izan ohi da, batik bat urrea eta zilarra.
Hori bera gertatu da urtearen lehen laurden honetan AEBko presidente Donald Trumpek muga-zergak iragarri zituenetik. Sektore honetan aritzen den Bilboko Dinoro etxeko zuzendari Iñigo Arriagaren aburuz, Asiako inbertsiogileak, ondasun handiak dituztenak eta herrialdeetako banku zentralak "ero moduan" ari dira urrea erosten. Mendebaldeko inbertsiogile txikiak, berriz, geldirik daude: "Prezioa igo izanak moteldu ditu hemengo bezeroen mugimenduak".
Hain zuzen ere, urrea eta zilarra dira metal preziatuen artean inbertsio gisa gehien erabiltzen direnak. Balio ziurtzat jotzen dira mendeetan zehar trukerako txanpon gisa, diru gisa, erabili izan direlako mundu osoan. Platino edota paladio lingote eta txanponak ere eskaintzen dituzte merkatuan, baina "ez dira inoiz diru gisa erabili eta ez dira aurrezkien gordailu bezala egokienak".
Zilarra eta urrea alderatuta, bigarrena da aktiborik ziurrena. Zilarrak erabilera handia du industrian, eta, ondorioz, balioak gorabehera handiak izaten ditu merkatuetan. Urrearen mugimenduak lasaiagoak izan ohi dira, eta inflazioaren ondorioz ohiko diruak erosahalmena galtzen du, baina urreak mantendu egin ohi du. Hori dela eta, epe jakin batean geldirik izango diren aurrezkiak babesteko modurik egokiena dela uste dute inbertitzaile askok.
Azken hilabeteetan goia jota dabiltza bai urrea bai zilarra. 2024an % 27 inguru hazi zen urrearen balioa; troy ontzako (metalen merkatuan erabiltzen den neurria, 31,103 gramoren baliokidea) 2.600 euro baino gehiago ordaindu zen urte amaieran. 2025eko apirilean, berriz, muga-zergen aferak sortutako ziurgabetasuna dela medio, marka historikoak hautsi ditu, eta 3.000 euroraino iritsi da. Une honetan, 2.800 €-ren bueltan dabil.
Zilarra merkeagoa da eta gorabehera handiagoak izaten ditu merkatuetan. Hala ere, 2024an % 45 handitu zen horren balioa (urte amaieran 28 euroan aldatzen zen ontza bakoitza). 2025ean, ostera, pixka bat gorago ibiliko dela espero da. Gaur-gaurkoz, 28 euroren bueltan dabil ontza bakoitza, nahiz eta martxoan 32 eurora iritsi zen. Aditu batzuen ustez, ordea, hurrengo urteetan errentagarritasun handiagoa izan dezake, material urria delako eta industrian asko beharko delako.
Epe luzerako
Epe motzean etekinak izan nahi dituenarentzat, metal preziatuetan inbertitzea ez da aukera ona, Arriagaren arabera. Horren ustez, behar ez dugun diru kopurua, bankuan geldirik daukaguna, da urrean edo zilarrean inbertitu beharko litzatekeena; izan ere, "bankuan geldirik, euro horiek erosahalmena galduko dute; urreak, aldiz, ez".
Urrearen beste abantailetako bat zergarik ordaindu beharrik eza da. Europar Batasuneko direktiba baten ondorioz, ez dauka BEZik. Urrearen prezioari, hori (lingotea edo txanpona) egiteko kostua eta saltzailearen irabazia soilik gehituko zaizkio.
Zilarraren kasua ezberdina da. Industrian asko erabiltzen da (% 50-55 inguru) eta % 21eko BEZa ordaindu behar izaten da.
Horrez gainera, metal hauek ez daukate kontrapartida arriskurik; alegia, ondasuna bera fisikoki daukagu eskuetan eta ez dugu hirugarren agente baten (finantza erakunde bat, adibidez) mende egon behar.
Baina dena ez da positiboa, eta desabantailak bilatzen hasita, segurtasuna izan daiteke horietako bat. Ondasun fisikoa izanda, nonbaiten gorde behar izaten da modu seguruan. Etxean gordetzen ausartzen ez diren horiei gordailu zerbitzua eskaintzen diete denda askok.
Nola inbertitu?
Bilboko Dinoro dendetan, esaterako, urre eta zilar lingoteak eta txanponak saldu eta erosten dituzte. Arriagaren hitzetan, lingotea edo txanpona erostea ez da erabaki ekonomikoa, gustu kontua baizik; metalaren purutasuna (9999 da altuena) eta pisua dira produktu horren balioa erabakiko dutenak.
Adituaren ustez, egokiena neurri ezberdinetakoak erostea izaten da: "Pisu handia daukatenek fabrikazio kostu txikiagoa izaten dute eta errentagarriagoak dira, baina pisu txikikoek malgutasuna ematen dute saltzeko garaian. Egin daitekeen akatsik handiena ondasun guztia pieza bakarrean inbertitzea da, saltzea egokitzen bada, pieza osoa saldu beharko dugulako".
Lingoteak neurri ezberdinetakoak izaten dira: kilokoak, 100 gramokoak, troy ontza batekoak (31,103 gr), 10 gramokoak…
Horrez gainera, txanponak ere eros daitezke, bullion deiturikoak. Herrialde ezberdinetako diruaren etxeek inbertsiorako sortzen dituzten txanponak izan ohi dira. "Bezero askok politagoak direlako nahi izaten dituzte", Arriagaren esanetan. Ezagunenak Australiako "kangurua", Txinako "panda", Erresuma Batuko "brittania", Kanadako "astigar-hostoa" edota Hegoafrikako "Krugerrand".
Espainiako diruaren etxeak animalia ezberdinen irudiak erabili izan ditu, hala nola katamotz iberiarra, zezena edota zaldia. 2025ean, berriz, eguzki-arranoa aukeratu du.
Kasu batzuetan, inbertitzaileez gain, bildumazaleak ere erakartzen dituzte txanpon horiek.
Uxoa Larrañaga Iribarrek 5 urte daramatza urrea eta zilarra erosten eta saltzen. Zilarrezko txanpon batzuk erosten hasi zen, ondoren urrearekin probatu zuen eta orain, ohitura bilakatuta, aldian-aldian gramo batzuk erosten ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.