Lana izan arren, ongizaterik ez: seme-alabak dituzten EAEko langile-familien ia % 16 pobrezian bizi dira
Euskadin, adingabeak ardurapean dituzten sei familiatik ia batek langile-pobrezia sufritzen du, eta errealitate horrek agerian uzten du enplegua izateak ez duela bermatzen bizimodu duina izatea. Hala erakusten du Save the Childrenek egindako ikerketa batek. Txosten horrek aztertzen du zer eragin duten lan-baldintzek haurren bizi-kalitatean.
Dokumentuak nabarmendu duenez, seme-alabak dituzten EAEko familien % 15,9k ez du pobreziatik irtetea lortzen, nahiz eta gutxienez lansari bat izan. Guztira, haurren % 24 pobrezian bizi dira. Horren eragile nagusi dira enplegu ezegonkorrak, soldata baxukoak, lanaldi partzialak eta gizarte-babes eskasa. Emakumeek, migratzaileek eta norbere kontura lan egiten dutenek jasaten dute prekarietatea, batik bat.
Guraso bakarreko etxeak eta familia ugariak dira zaurgarrienak. Heldu bakarra buru duten hamar familiatik lau langile-pobreziako egoeran daude, eta familia ugarietan, berriz, arazoak % 10ri baino gehiagori eragiten die. Gainera, seme-alabak haztea garestitu egin da (hilean 866 euro, seme-alabako), eta horrek egoera larriagotu du.
Politika publikoek gabezia horiek arintzen saiatzen dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) prestazioekin, baina txostenaren arabera, ez dira beti iristen gehien behar dituztenengana. Save the Childrenek proposatu du hazkuntzagatiko laguntzak 18 urtera arte luzatzea eta osagarri ekonomikoak etapa bakoitzaren benetako beharretara egokitzea.
Txostenak adierazten du, gainera, premiazkoa dela lana eta familia hobeto uztartzea. Malgutasun handiagoa eskatzen dute lan-ordutegietan eta zaintza-zerbitzu irisgarrietan, bereziki baliabide gutxiko edo laguntza-sarerik gabeko etxeetan. Izan ere, txostenak ondorioztatu duenez, "lan egitea ezin da zaintzarako oztopo izan; ezta seme-alabak izatea pobreziara kondenatua izateko bidea ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.