Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba mugagabea iragarri dute Iruñeko villavesa autobusetan uztailaren 1etik aurrera

Langileek hilabeteak daramatzate lanuzteak eta protestak egiten, hitzarmena eguneratzea aldarrikatzeko.

villavesa huelga greba EITB

Villavesetako langileak greba mugagabera deitu dituzte uztailaren 1etik aurrera, hitzarmena eguneratzea eta lan baldintza duinak lortzea helburu. 

TCCko Batzordeak ekainean lanuzterik ez egitea erabaki zuen, enpresarekin hitzarmena negoziatzen jarraitu ahal izateko. 

Hala ere, hilabetea amaitzeko egun gutxi falta direnean, ez dute aurrerapen nahikorik ikusten, eta, beraz, kaleetan aldarrikatuko dute, San Fermin jaien atarian. 

Enpresako 500 langileak otsailetik ari dira hitzarmen duina lortzeko lanuzte eta protestak egiten. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X