Enpresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkarrak bere 12 dendak eta bi lantegiak itxiko ditu ekainaren 30ean

Dendak ditu Galdakaon (5), Bilbon (3), Usansolon (2), Basaurin (1) eta Lemoan (1), bai eta bi lantegi ere, okindegia bata eta gozotegia bestea, biak Usansolon.

Bizkarraren dendetako bat. Irudia: EITB

Bizkarra enpresak ekainaren 30ean bere bi lantegiak eta 12 dendak itxi egingo dituela iragarri du, berregituraketa aldi baten ostean. Bizkarra familiak, negozioaren jabeak, sare sozialen bidez jakinarazi duenez, ezin izan dute jarduerarekin jarraitu.

Gaur egun, dendak ditu Galdakaon (5), Bilbon (3), Usansolon (2), Basaurin (1) eta Lemoan (1) , bai eta bi lantegi ere, okindegia bata eta gozotegia bestea, biak Usansolon.

Familia enpresa horrek, sareen bidez, "atsekabe handiz" iragarri du itxiera. Berregituraketarekin ezin izan dute enpresa bideragarri egiteko helburua lortu, onartu dutenez.

Beraz, ekainaren 30ean itxiko ditu ateak Bizkarrak, bai lantegiek bai dendek, nahiz eta horietako batzuek "beste marka baten pean" lanean jarraitzeko aukera izan.

Lehenengo establezimendua 1957an jarri zuten martxan, Bizkaiko Usansolo herrian okindegi bat irekiz. Bizkarra hirugarren belaunaldiko marka familiarra da.

Bizkarra familiaren oharra. Irudia: EITB

Zure interesekoa izan daiteke

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X