LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak

Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.

villavesak protesta iruñea

Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Iruñeko eta Iruñerriko garraio-zerbitzu publikoa —villavesa izenez ezagunak— kudeatzen duen Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako langileek grebari eutsiko dioten edo ez gaur jakingo da. Zuzendaritzak atzo helarazitako azken proposamena bozkatzen ari dira beharginak, langileen batzordeak hala erabakita.

Goizeko 05:30ean zabaldu dituzte boto-kutxak, eta gauerdira arte egongo dira zabalik, azken lan-txandako beharginak bozkatu arte. Orduan jakingo da emaitza.  

Gaur zen hastekoa greba, baina erreferenduma dela eta, egun bat atzeratu dute lanuzterako deialdia. Lan-baldintza hobeen alde, orain hilabete batzuk hasi ziren mobilizatzen villavesetako langileak. Iragarrita duten grebak sanferminetako garraio-zerbitzuei eragingo lieke, bete-betean. 

Xehetasunik eman ez bazuen ere, Alberto Longas (UGT) langileen batzordearen presidenteak atzo aurreratu zuen hainbat hobekuntza daudela jasota enpresaren azken proposamenean. 

Bere aldetik, TCCk ohar bidez jakinarazi zuen KPIaren araberako soldata igoera proposatu diela sindikatuei, 2025, 2026 eta 2027 urteetarako. Neurri horrek urtebeteko (2024) atzeraeragina izango luke. Horrez gain, jai-egunetako ordainsariak handitzea ere eskaini diete. 

Grebari eustea erabakiko balitz, Iruñeko Mankomunitateak aste honetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak % 60koak izango lirateke, eta sanferminetan, berriz, % 70ekoak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X