TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Cabify Bilbon, villavesetako langileen greba mugagabea eta Uda Ikastaroak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

TAXI BILBAO GREBA UBER CABIFY EFE

Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Cabify Bilbora iritsi da: Eskariaren araberako garraio zerbitzua eskaintzen duen Cabify plataforma gaurtik Bilbon ere erabili ahal da. Dena den, konpainiak ez du zehaztu zenbat ibilgailu gidaridun eskainiko dituen Bizkaiko hiriburuan. Duela sei urte Uber izan zen VTC lizentziarekin Bilbon eta inguruetan zerbitzua ematen lehena.

- Villavesetako langileen greba mugagabea: Iruñeko eta Iruñerriko garraio-zerbitzu publikoa —villavesa izenez ezagunak— kudeatzen duen Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako langileek  greba mugagabea abiatu dute. Atzoko bozketan,  atzera bota zuten zuzendaritzaren azken proposamena eta iragarrita zegoen lanuzteari eustea erabaki zuten. 

- Uda ikastaroak: Uda Ikastaroen 44. edizioa abian bada ere, gaur egingo da irekiera ekitaldi ofiziala, 17:00etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian. Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao museoaren zuzendari nagusiak eskainiko du irekiera hitzaldia, eta Imanol Pradales lehendakariak eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak ere parte hartuko dute, besteak beste. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X