LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 10 hegaldi bertan behera geratu dira Biarrizko aireportuan, aire-kontrolatzaileen grebaren ondorioz

Ostiralerako, momentuz, 9 dira bertan behera geratutako hegaldiak. Biarrizko aireportuko zuzendaritzak aire-konpainiekin eta agentziekin harremanetan jartzeko eskatu die kaltetutako erabiltzaileei.

biarritz aireportua aeropuerto

Biarrizko aireportuaren aurrealdea. Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Hainbat hegaldi bertan behera geratu dira ostegun honetan Biarritzeko Aireportuan, Frantziako aire-kontrolatzaileen greba dela eta. Unsa-Icna sindikatuak deitutako lanuztearen ondorioz, eta, esaterako, aireportu lapurtarra itxita egon da 06:30etik 12:00etara. 

Azken informazioen arabera, ostiralean ere gutxienez bederatzi hegaldi geldituko dira bertan behera, Parisko Orly (ORY) eta Charles de Gaulle(CDG), Niza, Lyon, Marseila eta Bruselako Chraleroi aireportuetatik datozen edo haietara doazen hegaldietako batzuk, zehazki.

Web orrian zintzilikatutako ohar labur batean, Biarritzeko Aireportuko zuzendaritzak jakinarazi du mobilizazioak "arazoak" eragin ditzakeela aurreikusitako irteeretan eta iritsieretan. Informazio gehiago nahi izanez gero, hegazkin-konpainiarekin edo bidaia-agentziarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie kaltetutako erabiltzaileek. 

Bere aldetik, Frantziako Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak atzo zabaldutako komunikatu batean adierazi zuen grebak bereziki Parisko aireportuetan izango duela eragina: hala, gaurko programatutako hegaldien % 25 bertan behera geratzea aurreikusten da Paris-Charles de Gaulle, Orly eta Beauvaiseko aireportuetan. 

Unsa-Icna sindikatuak  salatu du Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiak "kudeaketa toxikoa eta autoritarioa" egiten duela. Baliabide eta pertsonal gehiago eskatzen dituzte, horien gabezia baita, langileen hitzetan, Frantziako aire garraioaren egungo "arazo nagusia". 

Joan-etorri askoko egunak dira hauek Frantziako aireportuetan, udako oporraldiaren hasieraren ondorioz. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X