ENBAk eta EHNEk hegazti gripeari "zorroztasun zientifikoarekin" aurre egiteko eskatu dute, ez "neurri politikoekin"
Nekazarien elkarteen ustez, “hein handi batean landakoa, estensiboa eta ekologikoa” den Euskadiko ekoizpen-sisteman itxialdiak “gaixotasunak zabaltzeko arriskua” dakar.
ENBA eta EHNE nekazari eta abeltzainen sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeei eskatu diete hegazti gripearen kudeaketan "zorroztasun zientifikoz" jokatzeko eta "neurri politikoak" proposatzeari uzteko.
Ohar baten bidez adierazi dutenez, orain arte gai honen "kudeaketa ez-konstantea" egin dela uste dute eta "harrituta" agertu dira euskal administrazioak haiekin "gai hori zuzenean jorratzeari uko egin diolako". Hala, sektore osoa (nekazaritzako erakunde profesionalak eta hegazti-kooperatibak) lan-mahaietara deitzea eskatu dute, baita, "behar bezalako euskarri zientifikoarekin", gizarteari Euskadik duen hegaztien ekoizpen-sistemaren onurei buruzko informazioa ematea ere, "baserritarren prestigioa lehengoratuz".
Astelehenean, Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundiak hegaztien sektoreko ordezkariekin bildu ziren. Bilera horretan Ministerioak hegaztiak ustiategietarako emandako agindua aztertu zuten eta erabaki zuten, kasu jakin batzuetan, posible izango dela hegaztiak denbora tarte batez kanpora ateratzea, betiere, kutsatzeak eragozteko, hegazti basatiekin kontaktua saihesteko sistemak ezarrita dauden ustiategietan.
ENBAk eta EHNEk azaldu dute Euskadin ustiategi gehienak "landa-ekoizpeneko sistema estentsiboak, edota ekologikoak dira", oiloak kanpora ateratzea bermatzen dutenak, eta horiei eragiten diela gutxien hegazti gripeak.
Era berean, ziurtatu dute sektoreak "aspalditik dituela barneratuta prebentzio-neurriak"; hala nola, animaliak barruan elikatzea, pertsonak sartzea saihestea eta arropa eta oinetakoak aldatzea ustiategietan lan egiteko.
Horregatik, bi elkarteen iritziz, konfinamendu batek "gaixotasunak izateko arriskua areagotu baino ez luke egingo", hegaztiak "barrualdera ohitzen ez direlako". Gaineratu dute itxialdiak "pododermatitisa, elkarri mokoka aritzea, eta estresa" eragingo diela oiloei eta, langileentzat oilategiak garbitzeko zailtasunak handituko direla.
Belardien gainean babes-sareak jartzeari dagokionez, ENBA eta EHNEren ustez, "bideraezina" da kostuagatik, EAEko baldintza klimatikoengatik eta belarra mozteko edo traktorearekin sartzeko ezintasunagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.