Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak
Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.
Hegazti-gripearen egoera epidemiologikoak okerrera egin dezakeela-eta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak neurri prebentiboak hartzeko agindua eman du eta datorren astelehenetik aurrera (azaroak 10) indarrean jarriko diren neurrien berri eman du, kutsatzeak saihestu eta birusaren hedapena eragozteko.
Ministerioak azaldu duenez, azken aste eta hilabeteetan gora egin dute, bai hegazti basatietan bai haztegietako hegaztietan hautemandako hegazti-gripe kasuek, Europa osoan bezala, Iberiar penintsulan ere.
Alemanian dute egoerarik zailena, bertan 59 foku erregistratu dira uztailaren 1etik, eta aste honetan bertan 175.000 hegazti sakrifikatzeko agindua eman dute Saxonia Behereko Vechta eskualdeko agintariek, hegazti gripe agerraldi handi baten ondorioz. Alemaniako hegazti-ekoizle handiena da eskualde hori. Saxonia Beherean 106 milioi hegazti hazten dira urtean, eta aurten dagoeneko 500.000 inguru sakrifikatu dituzte. Segurtasun-neurri zorrotzak hartu dituzten arren, zaila da birusari aurre egitea, haztegietako hegaztiek ez ezik, hegazti basatiek ere harrapatzen dutelako, eta, nola ez, baita kutsatu ere.
Hainbesterainokoa da kezka, ezen Irlandan aste honetan bi kasu hautemanda, datorren azaroaren 10etik aurrera herrialde osoko etxeko eta haztegietako hegaztiak konfinatzeko agindu baitu Irlandako Gobernuak.
Polonian (17 agerraldi), Italian (16) eta Espainian (14) egoera Alemanian baino samurragoa bada ere, prebentzio-neurri zorrotzagoak hartzeko hautua egiten ari dira dagoeneko agintariak. Izan ere, Alemaniaren kasuan arazoaren muina haztegietan dagoen arren, Europa osoan hegazti migratzaileen joan-etorria batetik, eta birusaren biziraupena errazten duten tenperaturen beherakadak, bestetik, kasuen gora egin behar dutela iragartzen dute.
Zeintzuk dira eta non aplikatuko dira neurriak?
Egoera horren aurrean, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak indarrean jarriko du, datorren azaroaren 10etik aurrera hegazti-gripearen inguruko babes-neurri espezifikoak ezartzen dituen APA/2442/2006 Agintaraua.
Babes-neurri horiek espainiar Estatu osoko arrisku- eta zaintza-bereziko eremuetan aplikatuko dira. Bizkaian eta Gipuzkoan ez dago horrelako eremurik; bai, ordea, Araban eta Nafarroan.
Araban, hauek udalerriak dira arriskukoak: Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Burgu, Legutio, Gasteiz eta Zigoitia. Nafarroan, honakoak: Pitillas, Tutera, Arguedas, Valtierra, Viana, Corella, Murchante, Cascante, Ablitas, Barillas, Carcastillo eta Tafalla.
Arrisku-eremu horietan guztietan debekatuta egongo da antserifome eta charadriiforme motetako hegaztiak amu gisa erabiltzea, baita ahate eta antzarak etxeko beste hegazti espezie batzuekin batera haztea ere.
Debekatuta egongo da, halaber, etxeko hegaztiak aire zabalean haztea. Hala ere, hori ezinezkoa denean, agintari eskudunak hegaztiak baldintza horietan mantentzea baimendu ahal izango du, betiere babes-neurri egokiak hartzen badira, hala nola txoritegi-oihalak edo hegazti basatiak sartzea eragozten duten beste elementu batzuk instalatzea. Nolanahi ere, hegaztien janari eta ura instalazioen barruan edo aterpe batean jarri beharko dira, hegazti basatiek eta etxeko hegaztientzako elikagaiek edo urak kontakturik ez izateko moduan.
Era berean, debekatuta egongo da basa-hegaztiak sar daitezkeen ur-biltegietatik datorren ura etxeko hegaztiei ematea, salbu eta ur hori aurrez tratatu bada hegazti-gripearen balizko birusak deuseztatzeko.
Animalien ongizateagatik kanpoan jartzea beharrezko den kasuetan, askak behar bezala babestu beharko dira hegazti basatiak haietara iritsi ez daitezen.
Azkenik, debekatuta egongo da etxeko-hegaztiek edo gatibu dauden beste hegazti mota batzuk elkartzea 08/2003 Legeak jasotako animalien kontzentrazio-zentroetan, abeltzaintzako lehiaketak, erakusketak, erakustaldiak eta kultura-ospakizunak barne, bai eta etxeko hegaztien edo aire zabaleko hegazti gatibuen edozein kontzentrazio ere.
Neurri horiez gain, egoeraren arabera, erkidego bakoitzak neurri osagarriak hartu ahalko ditu arriskuak saihesteko.
“Lasaitasuna eta arreta”
Luis Planas Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroak “lasaitasunerako deia” egin du ostiral honetan, baina baita “arretarako” ere, hegazti gripeak ekar ditzake arrisku eta kalteen eta biosegurtasun neurriak indartzeko beharraren aurrean.
Azaldu duenez, "klima aldaketaren ondorioz, hegazti basatiak garai desberdinetan ari dira migratzen" eta horrek Europar Batasunean agerraldiak hedatzea ekarri du; Espainian ere azken urteotan, birusaren presentzia areagotu egin dela azaldu du.
Gogorarazi duenez, gizakietan “ez dago inolako kutsadurarik hegaztiaren haragitik, arrautzetatik edo bestelako eratorritako produktuetatik”. Baina, azpimarratu duenez, “nolanahi ere, kontrol zorrotza izan behar dugu arlo honetan”.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugako kontrolak altxatu ezean, neurriak hartuko dituela ohartarazi dio Espainiako Gobernuak Italiari
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen eremua kendu eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Bien bitartean, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak jakinarazi du “aste gutxiren buruan” hasiko direla hiri autonomora heldutako 1.342 adingabeak erkidegoen artean banatzen.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.