Denbora tarte zehatz batzuetan konfinamendua utzi eta kanpora atera ahal izango dira aire librean hazitako oiloak EAEn
Oilategietatik edo haztegietatik ateratzean, hegazti basatiekin kontaktua izatea saihestuko duen estalpe estiloko sistema bat erabili beharko da, hegazti-gripeak kutsatzea eragozteko. Bestelde, euskal erakundeek eta sektoreak jarraipen-mahai bat eratzea erabaki dute, gaixotasunaren bilakaera eta aplikatu beharreko neurriak aztertzeko.
Hegazti gripeari aurre egiteko Espainiako Ministerioak ezarri duen erabateko konfinamenduari salbuespenak ezarriko dizkio Eusko Jaurlaritzak. Foru Aldundiekin eta sektoreko kideekin batera egin duten bileran, oiloak, salbuespen gisa, denbora tarte jakin batzuetan haztegietatik atera ahal izatea adostu dute.
Seguru aski iluntzetan izango dira "irteera mugatu" horiek, oiloen bizi zikloa ahalik eta gehien errespetatzeko, betiere estalpe moduko bat jarrita, hegazti basatiekin eta haien gorotzekin inolako kontakturik izan ez dezaten.
Hegazti-gripearen kutsatzea prebenitzeko eta kontrolatzeko erabaki zuen konfinamendua Espainiako Gobernuak baina Euskadin ez da oraingoz landa oiloetan positiborik atzeman, eta horrek erabakia hartzen lagundu die.
Sektoreko ordezkariek adierazi dute kezkatuta daudela konfinamenduak eta Ministerioaren aginduan jasotako beste neurri batzuek eragin negatiboa izan dezaketelako animalien osasunean eta ongizatean, bai eta haien ekoizpenean ere, eta horrek galerak eragin diezazkieke ustiategi horiei.
Halaber, ekoizpen-zikloaren amaieran dauden hegaztien kasuan konfinamendua zorrotz betetzeko zailtasunak dituztela jakinarazi dute, "kanpoko bizitzara ohitu dira eta".
Animalia horien kasuan, eta "ezohiko" moduan, erabaki da "denbora laburrean" kanpora irteteko baimena ematea.
Jarraipen-mahaia
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Elikadura eta Arrantza Sailak jakinarazi duenez, EAEko erakundeek eta sektoreak jarraipen-mahai bat eratzea ere erabaki dute, gaixotasunaren bilakaera eta aplikatu beharreko neurriak aztertzeko.
Era berean, sektoreko langileentzako biosegurtasun-neurriak eta prestakuntza-ekintzak indartzea ere erabaki da, bai eta indarrean dagoen kontingentzia-plana berrikustea eta eguneratzea ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.