Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen negoziazioa, hegazti gripeari aurre egiteko jarraipen batzordea eta abortuaren aurkako protestak egin zituzten 21 lagunen aurkako epaiketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EAEko aurrekontuen negoziazioa: 2026ko aurrekontuen inguruko proposamenak trukatzeko oposizioarekin egingo duen bilera-sortari ekingo dio Noël D'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak. EH Bilduko, PPko eta Sumarreko ordezkariekin elkartuko da, oposizioko talde guztiekin, Voxekin izan ezik, Jaurlaritzak negoziazio horietatik kanpo utzi baitu.
- Hegazti gripearen jarraipen batzordea: Astelehen honetan, azaroaren 17an, hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamenduan "salbuespenak egiteko moduak" aztertuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta hegaztien sektoreetako ordezkariek, Xabier Arruti Gipuzkoako Lurralde Oreka Berdeko diputatuak ostiralean azaldu zuenez.
- Epaiketa Gasteizen, abortuaren kontrako protestengatik: Abortuaren kontra legez kanpoko protestak egitea egotzita, 21 lagun epaituko dituzte gaurtik aurrera Gasteizen. Gisa horretako lehen epaiketa da Europan.